Aurreko astean egin bezala gaurkoan ere zinema izan dugu hizpide. Fikziozko pelikuletatik asko ikasi dezakegu, eta horregatik sexologia atala badugu hau, ikus-entzunezkoei tartetxoa ireki diegu. Pelikula baten inguruan jardun dugu, noski ikuslegoari gomendioa eginez, eta ikuspegi sexologiakoz aztertuko dugu. Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoekin batera. Gaurkoan atzerriko pelikula baten […]

Gaurko saioan ikus entzunezkoen inguruan arituko gara, sexologia atala dugu plazera zeure eskuetan. Datozen saioetan filmak izango ditugu aztergai. Ikus-entzunezko kulturaren eragina oso nabarmena da gizartearen imajinario kolektiboa moldatu eta zizelkatzeko orduan. Bestalde, filmek kontatzen dizkiguten istorioak sasoi jakin horretako testuinguruaren kronika bihurtzen dira. Horregatik atal honetan zinemara begira jarriko […]

Gaurko saioa Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoak izan ditugu bide lagun. Gaurkoa enpatia arrazionala eta emozionalaz jandun dugu. Enapatia, gizakiak beste pertsona baten tokian jartzeko edota sentitzen duena antzemateko ahalmena da.  Besteen beharrizanak, sentimenduak eta arazoak ulertzeko eta beraien erreakzio emozionalei egoki erantzuteko gaitasuna da. Enpatia emozionala eta enpatia […]

Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoak HIESA izan du hizpide. Sexu bidez transmititutako gaixotasunik ezagunena da. Gaur egun, milioika lagun daude munduan gaitz horrek jota. GIBak (Giza Inmunoeskasiaren Birusak) eragiten du ihesa. Pertsona bat seropositiboa dela esaten denean, pertsona horrek GIB birusa duela esan nahi da.GIB birusak immunitate sistema suntsitzen du, […]

Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoa batu zaigu eta giza komunikazioaren teoria jardun dugu. Bikote harremanetan ematen den komunikazioa aztertu dugu, zientzia sexologiakotik.  Bikote harremanetan ematen diren komunikazio motak aztertu ditugu. Beti komunikatzen dugu eta erak ezberdinak izaten dira, bost baieztapen ekarri dizkigu Amaia Urrejolak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/plazeazeureeskuetan/190108_sexologia_33_bilingusmo_sexuala.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoa izan dugu bidelagun, zakilaren neurriaz mintzatu zaigu, agian kontua ez da zakila, baizik horren inguruan urteetan sortutako aurreiritzi guztiak; garrantzia zeri ematen zion edo arreta non jartzen den da kontua. Nabarmena da zakilaren eta barrabilen neurriarekiko obsesioa. Askotan ere, gizonen arteko lehia izaten da; zakil […]

Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoak sexismoa publizitatean aztertu du. Begirada kritikoa izateko hainbat atal aztertu ditugu. Argi dugu publizitatean erabiltzen den lengoaian emakumeari ematen zaion tratua, baina orain gero eta sotilagoak dira mezuak, horregatik, begirada kritikoa izan behar dugu. Publizitateak eragin handia dauka gure gizartean. Gehienetan, iragarkiek kutsu sexista edo […]

Gaurko saioan bikote harremanen inguruan mintzatu da Amaia Urrejola sexologoak. Bikote harremanetan ematen diren kontratuez hitz egin digu. Bikotearen artean jarritako mugak, argiak, flexibleak eta bien artean adostuak izan behar dira. Modu positiboan eraiki behar dira hauek.Pertsonak konplexuak gara eta halakoxeak dira ondorioz harremanak ere. Baina horixe da hain zuzen […]

Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoarekin sexualitatea  eta ezgaitasunean  izan dugu hizpide. Sexualitatea bizitza guztian dugun ezaugarria da, zaindu behar den balorea, ez da eskubide bat, errealitate bat da. Beste behin azpimarratu du sexualitatea modu ireki batean landu behar dela. Gogora ekarri digu ezgaitasunak denak ditugula. Guztiak bizitako momentu batean ez […]

Gaurko saioan Amaia Urejola sexologoak mugen inguruan berba egin du. Mugak bikote harremanetan beharrezkoak dira. Gizartean sistema handi eta txikietan bizi gara eta izaki sozialak  garenez mugak beharrezkoak dira. Bikote harremanetan mugak intradiadikoak edo extradiadikoak izan daitezke. Guzti hauek aztertu ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/plazerazeureeskuetan/181029_27_sexologia_mugak.mp3 Deskargatu hemen.