Sexismoa kirolean, Intersexualitatearen inguruan berba egin dugu horretarako azken hilabeteetan gertatutako albistea izango dugu hizpide Amaia Urrejola sexologoarekin. Beste behin, matxismoa ezjakintasun sexualaz baliatu da emakumeen lekua kirolean eskoratzeko. Kiroleko arbitraje-epaimahaiak, Mokgadi Caster Semenya, emakume atleta hegoafrikarra, umiliatu berri baitu  atletismo femeninoaren zuzentasuna babesteko helburupean. Tribunal horrek atletak testosterona kantitate […]

Gaurko irrati tartean fikziora jo dugu, Sexologia atalean telesail baten inguruan mintzatuko gara, Amaia Urrejola batu zaigu. Netflixen ‘Sex Education’ komediak harrera beroa izan du; nerabeen sexu hastapenak kontatzen ditu, institutu giroan: Ikusi ez baduzue kokatu dezagun telesaila: Otis, 16 urteko mutil gaztea, birjina da, eta fobia dio masturbatzeari. Ama, […]

Transfobia eta Bifobiaren aurkako eguna izan da maiatzaren 17a, aldarrikapen eguna munduko txoko ugaritan. Gurean, mobilizazioetatik harago, datuak ere ezagutu ditugu. LGBTIfobiari lotutako eraso eta gorroto delituek ez dute etenik. Amaia Urrejola sexologoarekin aztertu dugu gaia. Aske maitatu nahi dutenen borrokak ere ez du etenik, Gorroto delituak dira LGTBI fobiak, […]

Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoak haurren hipersexualitateaz jardun du. Haurrek, pertsonalitatea eraikitzen duten heinean, sexualitatea ere eraikitzen dute, sexudunak direlako. Sexualitatea giza dimentsio bat da, jaiotzetik hil arte eta gorputz osoan daukagu, bakoitzak berea du, eta ongizaterako eta erlazionatzeko beharrezkoa dugu. Umeak ez dira asexualak, sexu identitatea eta erotika dutelako. […]

Gaurko sexologia atalean hiru pelikula izan ditugu mintzagai Amaia Urrejola sexologoarekin.  “Antes del amanecer, atardecer, anochecer” triologia aztertu dugu. Hiru pelikulak hautatu ditugu hiru pelikuletan protagonista bikote harremana delako. Sexu terapia sistemikotik aztertu ditugu filmak. Maitasun erromantikoaz ere mintzatu gara, fikzioa izanik  hori ere badute pelikulak. Filmetan ala ere garrantzitsuena […]

Pertsona guztiek eskubide berberak ditugu, sexu kontuetan ere bai. Teorian horrela da, baina praktikan ez. Gaurko sexologia atalean Sexu eskubideak izan ditugu hizpide Amaia Urrejola sexologoarekin. Sexu eskubideak Giza eskubideen testuinguruan kokatu behar ditugu. Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu […]

Gaurko gure sexologia atalean Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoak izan dira. Margarita with Straw  filma aztertu dugu ikuspegi sexologikotik. Laila Kapoor  da pelikulako protagonista, 19 urte ditu Indiarra da. Garun paralisia du, gurpildun aulkian bizi da. Amarekin harreman estua dauka. New Yorkera ikastera doa eta bertan beste mundu bat […]

Gaurko saioa Amaia Urrejola sexologoarekin Martxoaren 8ko greba feminista izan dugu hizpide. Erdigunera eramandako gaiak aztertzeaz gain, egun horretan izandako mugimendua aztertu dugu. Egunean zehar ikusitakoen artean, asko dira nabarmendu beharrekoak: adin guztietako pertsonak, tartean pentsiodunak;aldarrikapen ideologikoak edota umoretsuak; mendeetan idatzi den historiatik ezabatua izan den kolektiboa kaleak hartzen eta […]

1

Gaurko saioan Mikel Oribe eta Amaia Urrejolak zinema izan dute hizpide. “Kiki el amor  se hace” pelikula aztertu dute.  Pelikulak sexu harremanen inguruko begirada aske bat dakar.Ez ohiko praktika sexualak naturaltasunez jartzen ditu pantaila handian. 2016an estreinatu zen pelikula, Paco Leonek zuzendu zuen. Bost amodio histori kontatzen dizkigute, parafilia ezberdinak […]

Euskal Herriko sexu heziketa eskolarekin, Xarlingorekin elkarlanean egiten dugun saioan Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoak izan ditugu. Transexualitateari buruz inoiz baino gehiago hitz egiten da, hala ere, fenomeno ezezaguna izaten jarraitzen du, baita hezkuntza komunitatean ere. Gaurkoa eskoletan transexualitatearen gaia nola jorratu behar den izan dugu hizpide. Orientazio sexuala […]