Azken egunotan nafar gobernu berria eratzeko bilerak ari dira egiten, eta horrekin batera parlamentua zein udal berriak martxan ditugu. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria. Gero, Osasuna futbol klubaren sumarioa, eta Gaztelun atxilotutako Jose Antonio Indarten kasua komentatu ditu Bujandak. Bukatzeko agenda aurreratu digu gure kolaboratzaileak. […]

Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Carolina Chocolate drops, My morning jacket eta Elvis Costelloren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Jonh Hiatten eta Anje Duhalderen zenbait kanta entzun ditugu, kontuan hartuta uztailaren 2an biak zuzenean arituko direla Bilboko Kafe Antzokian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150619soinugelahiat2.mp3 Deskargatu hemen  

“Gaur hautestontzia, bihar erabakia” lelopean ekainaren 21erako antolatu du ekitaldia Gure Esku dago ekimenak. Angel Oiarbide antolatzaileak azaldu digunez, jende ugari espero da eguerdian eta arratsaldean antolatu dituzten ekitaldietan. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan. Iaz giza-katearekin ilusio handiz hasitako bideari jarraipena eman nahi diote antolatzaileek. Aurten, “josten” ibili dira […]

Alianzo enpresak Euskal Quiz aplikazioa atera berri du, EAEko lehendakari edo zure udalerriko alkate birtual bihurtuko zaituen jolasa. Horrez gain, Jabi Asurmendik Gabiltza, aipatu du, emakume aditu eta arituen lana ikusarazteko datu basea. Bukatzeko, Twitterren hiru ezaugarri berri aipatu dizkigu Jabik (argazkia: Oarsoaldeko Hitza). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen

Bilboko udalak hainbat enpresa eta erakundetan duen ordezkaritza EAJkoa baino ez da, horixe kontatu digu gaurkoan Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko zinegotziak. Horrez gain, igandeko Gure Esku Dago-k antolatutakoak, edo Iñigo Cabacas auziaren azkenak komentatu ditu Ibaibarriagak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen