IBAIZABAL: Azad Kanjo, Kobaneko erbesteratzeaz

Azad Kanjo

Errefuxiatuen nazioarteko eguna bihar ospatuko da, ospatu hitza egokiena ez den arren, eta gaur, egunotan Bilbon izan den Azad Kanjo dokumental egile kurdu-katalana hartu dugu Bilbo Hiria irratian, asteartean Kobaneko Erbesteratzea (L’ exili de Kobane) dokumentala aurkeztu baitzuen Kafe Antzokian.

Kurdistan zer den, bere historia eta egungo egoera zein den kontatu digu Azadek. Dokumentalaren sorburua azaldu digu, familiari laguntzera ematera abiatu baizen iazko irailean Turkia eta Siria arteko mugaldera. Bertan aurkitu zuen errefuxiatuen ihesaldia deskribatu digu, hitzez zein kamararekin, dokumental honetan. Han aurkitu zuen hondamendiak eragindako sentimenduez, emakumeen rolaz eta beste hainbeste konturen gainean ere jardun dugu solasaldi interesgarri honetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Gobernu berria eratzeko bilerak Nafarroa Garaian

ol. Eka 19 , 2015
Azken egunotan nafar gobernu berria eratzeko bilerak ari dira egiten, eta horrekin batera parlamentua zein udal berriak martxan ditugu. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria. Gero, Osasuna futbol klubaren sumarioa, eta Gaztelun atxilotutako Jose Antonio Indarten kasua komentatu ditu Bujandak. Bukatzeko agenda aurreratu digu gure kolaboratzaileak. […]

Honekin lotuak