Bikote batean, zer da desio falta? Hortik abiatuta, Igor Erauzkin sexologoak praktikatik ateratako hainbat ideia aztertu ditu. Desio falta deitzen diogu, edo “Desio hipoaktiboa”, eta horretan, bestak beste, bikotearen egoerak zein egoera orokorrak (lana edo langabezia, stressa…) eragina dute zalantzarik gabe. Bukatzeko, Igorrek Viagra femeninoaz eta irtenbideaz hitz egin digu. […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Eta gaur beste egun garrantzitsu bat, egutegia erabaki nahi dutelako: gobernu berria eratuta egongo da Sanferminak baino lehen, edo geroago? Horretaz gain, Mikel Bujandak Euskara eta Naziogintzari buruzko Jardunaldiak, igandeko Noaingo martxa eta jaiak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150626solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Gai horrekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga, Udaltzaingoaren jarrerarekin jarraitzeko. Gero Dabi Alonso zinegotzi ohiak izandako istripua komentatu du, eta bukatzeko Bilbon 8 Herriko Taberna itxi nahi dituztela kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150625solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Ikasturte honetako 3. hirulekoaren amaiera hortxe dagoela, bihar Jaia egingo dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle, irakasle zein ikasle ohiek. Gogorra izan da, betiko moduan, ikasturtea, eta amaiera emateko onena festa da: ilundu baino lehen hasiko dira Done Bikendi kalean, gero Afaria, sorpresak, musika eta gehiago izango dira, Eider Cortezonek kontatu […]
Kontuan hartuta aurten presidentetzarako hauteskundeak izango direla, egoera gero eta gogorragoa da: alde batetik goi mailako militar batek dimisioa eman du; bestetik, 2 piketeroren hilketen urtemuga dute. Gero, Fakun Aznarezek Ekuadorreko egoera aztertu du: azken egunotan, oposizioak manifestazio bortitzak burutu ditu Correa presidentearen aurka. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150625solasfakunaznarez.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150625solasastemikeletxebarria.mp3 Deskargatu hemen
Bereak egin du Potto-k… Lasai, aurtengo ikasturteari dagokionez baino ez. Azkenik bildu dira Iosu, Erlantz eta Apolo. Maialen Lujanbiok EHUko Uda ikastaroen hasieran eman hitzaldia duzu entzungai gaurkoan; Durangaldeko kopla txapelketari buruzko informazioak eta agendak burutzen dute gaurko emanaldia. “Gora gu eta gutarrak” kantarekin bukatu dugu bederatzi hilabete iraun duen […]
Radixu Irratiak antolatuta, goizetik egitarau mardula eta anitza prestatu dute: martxak, bertsolariak, kontzertuak, erromeriak…, Kamiseta azoka ahaztu gabe: aurten, 21 saltoki izango dira. Zapato Azule “eguneko jaia” dela esan digu Txomin Aramaiok, nahiz eta beste eragile batzuek bultzatuta, jaiak gauean ere jarraituko duen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150624txominzapatoazule.mp3 Deskargatu hemen
Bilbon eta hainbat lekutan, datorren igandean Sexu askapenerako eguna ospatuko da. Eta azken aste-egunetan hainbat ekitaldi ari dira egiten, ospakizun hori borobiltzeko: hitzaldiak edo zine zikloa, EHGAMeko Imanol Alvarezek kontatu digunez. “Erasorik ez erantzunik gabe” lelopean, Bilboko manifestazioa eguerdiko 12´30etan abiatuko da Moyua Plazatik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150624solasimanolalvarez.mp3 Deskargatu hemen
Berri horrekin hasi da gaur Asier Garcia, Maroto alkate ohiari emandako karguarekin jarraitzeko. Gero, PSE eta Gasteizko udal gobernua, Aramaioko mediku elebiduna eta Gasteizko ikasleek egindako zuhaitz landaketa komentatu ditu. Eta bukatzeko, Agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150624solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
