Aste honi dagokion ARGIA astekariaren 2466. zenbakia aztertu dugu Unai Brea erredaktorearekin. Azalean Joseba Asiron, Iruñeko alkate izendatu berritan eginiko elkarrizketan. Asteko gaia, aldiz, “Otsoa babestu… ala otsoengandik?” galdetzen dute. Horiez gain, Break “Eraso sexistak jaietan” eta “Kaliforniako ametsa urik gabe” artikuluak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150619solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen

Asteburuari izandakoari errepasoa egin ondoren, biharkoari ekin dio Mikel Urbeltzek: Lagun artean Kantari saioari. Ostegunean The Hotten Hallers izango dira, eta ostiralean Gabriel Aresti euskaltegiko jaia eta Stereorocks. Larunbatean Mc Enroe eta Stereorocks ere, eta Igandean High on fire. Datorren astean, uztailan sartuta, zenbait kontzertu: esaterako, uztailaren 2an John Hiatt […]

Gaur da eguna, eta horretaz hitz egiteko zenbait elementu batu ditugu dokumentu batean: alde batetik, azalpen txiki batez gain, Xamarri egindako elkarrizketa. Eta bestetik, aurrean zein atzean, emakume batzuek egindako Konjuroa eta kanta bat. Sua eta ura nagusi gau honetan Euskal Herriko hainbat txokotan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150623sanjuanmieltxo.mp3 Deskargatu hemen

Pantzo Hirigarairen azken mintzoa dugu gaurko hau, aurtengo ikasturteari dagokionez bederen, Irulegiko Irratiko lagunak udako plangintzan murgilduko baitira aurrerantzean. Eta egun, “Bizi” txirringa martxakideen gorabeherak, Nepaleko lurrikarengatik kaltetutakoen aldeko kanpaina eta Baigorriko postetxearen egoera berria, aipatu dizkigu Pantzo lagunak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150623solaspantzoirigarai.mp3 Deskargatu hemen

Lutxo Egia idazleak hilabete espainieraz mintzatu gabe igarotzeko “esperimentua” abian jarri zuen hilaren 11an, Bilboko Goienkalen egindako performance batekin hasi zen bere ramadan edo baraualdi linguistikoa eta dagoeneko hainbat pasadizu bizi behar izan ditu bere hautua irmotasunez jarraitzeagatik. Egunero idazten du blog bat BERRIAn, eta aurrera jarraitzen du, nahiz eta […]

Gaindegiak egin duen txikizkako saltokien inguruko ikerketa aztertu dugu bertako Imanol Esnaolarekin. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak eginiko ikerketa horren arabera, egun 17.000 saltoki txiki inguru dira gurean. Egoera zail honetan “Handien mehatxuari” egunero egin behar diote aurre, eta gainera, gero eta Handi gehiago dira. Azken urtoetan Saltoki […]

Udako solstizioa edo udaren lehen eguna urteko egunik luzeena da. Aspaldiko euskaldunek, kristatutasuna heldu aurretik (eta santu baten izena ezarri aitzin) ere ospatzen zuten. Juan Carlos Etxegoien, “Xamar” irakasle, ikerlari eta dibulgatzaileak asteon hitzaldia eman du Kafe Antzokian “Urtearen beste muga, Sanjuanak” izenburupean, udako solstizioaren eta bere esanahiaren inguruan. Pentsatu […]

Egun osoa emango dute larunbatean Sopelako Udaletxe plazan, azoka, txalaparta. umeentzako tailerrak, paella, kontzertuak… “Born to learn” (ikasteko jaioa) egitasmoa Tanzania iparraldean garatzen ari da: han, Asier Urrutikoetxeak kontatu digunez, eskola bat ari dira eraikitzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150619solasasierurrutikoetxea.mp3 Deskargatu hemen.