Pasa den mendeko 80ko hamarkadaren amaieran jaio zen Sarean, San Frantziskoko Mariaren Bihotza Plazan. Eta urteak eman zituen indarrean, duela urte batzuk ateak itxi arte. Orain, tabernaz gain, kulturgune bihurtu nahi dute berriro Sarean, eta Munduko Arrozak festarako irekita izango dute, Gorka Rodriguezek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150602solasgorkarodriguez.mp3 Deskargatu hemen

“Maroto efektuaz” hitz egin daitekeela ematen du, PPren emaitza orokor kaskarrak gorabehera, Gasteizko alkateak hauteskundeetan lortutako arrakasta ikusita. Asier Garcia Gasteizko berriemailea gai horrekin hasi da. Gero, Errekaleorreko kaleratzeak, Gasteizko gurasoak LOMCEren aurka, eta Mikel Landaren garaipena aipatu ditu. Bukatzeko, Agenda komentatu du Asierrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150527solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Hauteskundeen emaitzen azterketa dakar Argia astekariak bihar kioskoetan izango dugun 2463. zenbaki honen azalean. Unai Brea erredaktorearekin hori eta zenbakiak dakartzan beste gai batzuk aipatu ditugu: Erdiko Kaieran Literatura Irakaskuntzan, eta irakaskuntzarekin jarraituta, EHIGEko Lurdes Imaz elkarrizketatu dute. Bukatzeko, Termometroan agertzen den Guztion greba artikulua komentatu du Break, greba orokorraren […]

Bilborako plana egin digute oraingoan proposamenez beteriko programa honetako bost partaideek. Erreka bazterrean zehar, San Antonen hasi eta Euskaldunaraino dauden zubien historia kontuan hartuz, ibilbide urbanoa gaurkoan; “onddo risotto”a prestatzeko ezinbesteko aholkuak; igandean izango den Ibilaldiaren nondik norakoak, eta azkenik agenda luze- zabala. Goza dezagun asteburua!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150530zeingou.mp3 Deskargatu hemen

San Frantzisko auzoko Harrobia Ikastolak antolatuta, Bizkaiko Ikastolen Ibilaldia festak Bilboko hainbat leku hartuko ditu: San Frantzisko, Miribilla, Bilbo Zaharra, Zazpi Kaleak, Areatza, Erripa… Aurtengo leloa “Harro ibili” da, eta Fernando Garrigós ikastola horren zuzendariak “igandean euskararen alde Bilbora etorri eta gozatzera” animatu ditu entzuleak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150529solasfernandogarrido.mp3 Deskargatu hemen

Hala ematen du, eta UPN gobernutik kentzeko hasi dira alderdi eta koalizioen arteko bilerak, Euskalerria irratiko Mikel Bujandak kontatu digunez. Mahai baten bueltan bildu dituzte Euskalerria irratikoek aldaketaren gobernua osa lezaketen lau alderdiak, solasaldi interesgarrian. Deigarria da, bestalde, egun hauetan UPNk erakutsitako urduritasuna, eta horren erakusgarri dira azken egunotan egin […]

Azken egunotako gertakariak kontuan hartuta (bonbardaketak eta abar) Kolonbiako bake-prozesua kolokan egon daiteke,  Resumen Latinoamericanoko kide Fakun Aznarezek kontatu digunez.Manuel Santos presidentearen ondoan dauden zenbait sektoreren interesek bultzatuta. Horrez gain, Peruko egoera eta Montevideon egindako manifestazioa ere komentatu ditu Fakunek Hego Amerikako berri ekartzeko duen tartean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150528solasfakun.mp3 Deskargatu hemendik.