Bilboko Bolintxu errekaren inguruan mendi-bide berria ari dira zabaltzen, Ekologistak Martxan taldeko kidea den Ivan Ortuzarrek kontatu digunez. Horretarako lehergailuak ere erabili dituzte babes bereziko gune horretan, Bilboko Udalak baimena eman baitio Cementos Rezola enpresari mendi-bide hori egiteko. Eta horrek, zenbait ondorio ekarri ditu Ortuzarren esanetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasivanortuzar.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
2015eko Hego Euskal Erdiko Udal eta Foru hauteskundeen ostean irakur-entzuteko testu bat, liburu hau eta 2015eko maiatzaren 8an Hika Ateneoan III. Xerezade Jaian irakurritako testua du oinarri. Ez tiro egin piano jotzaileari. Truffauten filmean bazen bat, eta bazen tiro egiterik, Charles Aznavour akabatzerik. Are, tirokatzeko zioskun zuzendariak, abeslaria nagusitan zein […]
Honatx Irulegiko Irratiko kazetari den Pantzo Hirigaraik aipatu dizkigunak: Bakearen Aldeko Konferentziaren kideek agerraldia egingo dute Pariseko Asanblada Nazionalean ekainaren 11an; Baigorriko posta bulegoa Garazira eraman nahiak bazterrak inarrosi ditu; herri txikietako eskolen etorkizunak arranguraturik dauzka gurasoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solaspantzohiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Josu Larrinaga soziologoa eta Jabi Zabala kazetariarekin atzoko hauteskundeetako emaitzak aztertu ditugu, alderdien balorazioak, emaitzen zergatiak, joera nagusiak, herriz herri soma daitezkeen tokian tokiko aldaerak, bitxikeriak… Bilbo eta Bilboaldetik abiatuta, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba gainetik ibili gara hegaz, batzuen eta besteen oraingo eta lehengo emaitzak alderatzen. (Argazkia: ARGIA) https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solas_hauteskunde_emaitzak.mp3 […]
Gotzon Hermosilla kazetaria izan da gurekin, ohi bezala bertako kronika ematen. Barakaldoko atzoko hauteskundeen emaitzak izan ditu aztergai, horien zergatiak eta izan daitezkeen ondorioak aipatu dizkigu. Kronika bitxi eta zehatza Bizkaiko bigarren udalerririk populatuena den Barakaldori buruz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetako Argia astekaria aztertu dugu, ohi bezala, Unai Brea erredaktorearekin. 2462. zenbaki honen azalean AHTk eragindako zorra ageri da Asteko gaia atalean. Erdiko kaieran argitaletxeak aztertu dituzte, eta Termometroan langabezia, etxebizitzak eta euskararen atzerakada. Bukatzeko, Break Net Hurbileko TTIP eta Mexikoko osasuna komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150522solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen.
hauteskundeekin gogaiturik (ez)zaudetenontzat, plan ederra Agusek, Agurrek, Iosuk eta Apolok ekarri digutena. Ibilbide atsegina Zuberoako Arbailetatik barna, euskal bixkotxa (pastela) egiteko aholku eta urratsak, Anari kantariaren azken lanaren nondik norakoak, Urdiñarben izango den Müsikaren Egünaren 26. edizioaren aipuak… eta nola ez, Mieltxoren Agenda bete betea. Den-dena, zure plazer egiteko, entzule! […]
Udaberriko klasiko bat Gabriel Aresti euskaltegiak eta Algara konpartsak antolatuta, Aste Nagusiari begira motorrak berotzen hasteko. Egunaren zehar lehiaketak, jolasak, bazkaria, kantuak eta gehiago izango dira, Eider Cortezonek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150522solaseidercorteson.mp3 Deskargatu hemen
Apirilaren 28an mungiar talde batek Torrebillelako Errota okupatu zuen; Mungiako Errota Etxean izan ginen maiatzaren 18an bertako ordezkari batzuekin berbetan: Ane Ziarreta, Ibai Bidaurrazaga, Iker Manzarraga eta Josu Ximun Billelabeitia. Auzolanean eta autogestioan oinarritutako taldea osatu dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150521artayorranerrotazahargaztetxea.mp3 Deskargatu hemen
barna murgildurik dabilzkigu Iosu, Erlantz eta Apolo; Astigarraga, Idizabal, Oiartzun, Antzuola, Hernani…bisitatu dituzten herriak; Iguaran, Iturriotz, Sukia, Gorostartzu, Igartzabal, Maia, Casabal… entzungai diren bertsolaritariko batzuk…Goza dezagun bertsoarekin!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150520potto.mp3 Deskargatu hemen
