Gaurko data duen Argia astekariaren 2464. zenbakia jaso dugu, eta azalean honako hau: Aiten egungo erronka: parte hartzetik ardura hartzera, aitatasunaren inguruko erreportajea egin baitu Onintza Iruretak. Aste honetako pertsonaia Michel Gaztanbide gidoilaria da, eta Termometroan, besteak beste, Alternatiben herrixka Donostian dugu. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net Hurbileko “Castor zor […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Esku artean dugu Prest! aldizkariaren zenbaki berria, bertan elkarrizketa nagusia Intxixu ikastolako gurasoei egin diete, ikastolak dituen arazoez mintzo dira bertan, aldizkariko koordinatzaile Lur Malleak kontatu digunez. Esaterako, lekuz aldatu ostean gimnasiorik ez duen San Inazioko institutu ondora eraman zuten. Ikastolan gero eta haur gehiago daude, baina ez du jolastoki […]
Igandean, ekainaren 7an, Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da Elgoibarren, EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea) antolatuta. Aurten, propio dituzten arazoak bideratzeaz gain, LOMCE eta Heziberriren aurkako borroka dute aurrean. Iganderako, goizean hasita, mundu guztiarentzako egitaraua prestatu dute, EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imazek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solaslurdesimaz.mp3 Deskargatu hemen. Aurtengo jaiaren bideoa:
Jean Luc gurearen inguruan bueltaka, orbitan aritu ginen Eremuz Kanporen hirugarren denboraldiko hogeita bigarren saioan. Bi saio gehiago joan dira ordutik: John Zornen Filmworks sailari eskainitako esplorazioa eta Ez Tiro Egin Piano Jotzaileari, III. Xerezadejaian Mikel Ayllonen liburu aparteko (eta ezin apartatuzkoan) oinarritutako irakurketan oinarritutakoa. Aldi berean tartean JLG 1 […]
Gaur bisita izan du Pedro Elias Igartuak Soinugela saioan: estudioan Pello Artabe Eskean Kristö taldearen kantaria izan da. Rock gogorra gustukoa duenez, Eskean Kristo, Deep Purple edo Led Zeppelinen zenbait kanta eta komentario ere entzun ditugu. Eta lehen orduan gutizia bat, uztailaren 2an Kafe Antzokian John Hiatt Anje Duhalderekin izango […]
Ludikotik jo dute, ohi bezala, Iosuk, Agusek, Agurtzanek eta Apolok. Leungane mendiaren altzotik ankak astindu, txangurro betea prestatu eta dastatu, Garazi Kamioren “Beste norbaiten zapatak” liburuari bistadizoa eman, LAIN taldearen “Tximeletak” diskoarekin belarriak gozatu eta Ibarrekolandako jaietan murgildu. Zer deritzozue? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150606zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Elena Lopez de Agirrek argitaratu berri duen Neskatxa maite: 25 mujeres que la música vasca no debería olvidar liburuaren berri ekarri digu gaurkoan Alvaro Hilario kazetariak. Euskal musikan emakumeen presentziaren kronika hau ez da Elenaren lehena, aurretik Potato: la utopía de una Euskadi Tropikal, Hertzainak, La confesion radical, Del txistu […]
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu goizeko Ibaizabal goizeko magazinearen atal honetan. Elikadura burujabetza, Ondarroako Piztiak taldea , Jule Goikoetxea EHUko irakasle eta ikerlariak Martin Ugalde foroan eskainitako Euskal Estatugintza Feminista hitzaldia eta Elgoibarko Euskal Eskola Publikoaren jaia aipatu dizkigu Zabalak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solasasteane.mp3 Deskargatu hemen
Hauteskundeen ondoren, Bilboko EH Bilduk EAJrekin batzarrak egin ditu azken egunotan baina, Aitziber Ibaibarriagak komentatu digunez, bilera horretatik ez da gauza handirik atera. Bestalde, koalizio horrek San Frantzisko auzoan egingo duen bilera, Betean auditoria, eta Auzotarrok-ek egindako eskaera komentatu ditu Ibaibarriagak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Dantza, antzerkia eta performanceak izango dira ACT jaialdiaren muina gaurtik aurrera. Lan laburren nazioarteko jaialdian 70 artista eta hamabost ikuskizun izango dira. Bi izango dira jaialdiaren egoitza nagusiak; Barakaldoko antzokia eta Bilboko Kafe Antzokia. Ordu erdiko hainbat piezaz gozatu ahalko dugu, munduko txoko ezberdinetatik etorriak: Irak, Alemania, Korea, Espainia, Bosnia […]
