Nahiz eta baimen batzuk bertan behera geratu, bi berriuagertu dira azken egunotan: alde batetik Burgosen, Ordunte urtegitik gertu, zundaketak egiten hasi nahi dituzte. Bestetik EAEn Eusko Jaurlaritzak bi egitasmoren berri eman du. Eta bien bitartean, 100.000 sinadura baino gehiago duen egitasmoa geldiarazita dute Gasteizko Parlamentuan, Josu Larrinagak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solaslarrinaga.mp3 […]

Nafarroan Ameskoabarrena non dagoen eta bertaratuz gero zein egun ederra(k) igaro deza- ditzakegun? Inguruak ezagutu eta Urederrera txangoa egingo dugu. Adi beraz, Iosuk, Agusek, Agurrek eta Apolok eman informazioarekin! Gainera, patata purea okelaz betea nola prestatu ikas dezakegu, Anai- arrebak musika talde pasaiarrak plazaratu disko berriarekin gozarazi ditzakegu belarriak eta, […]

1

Indarrean hastear da Herritarren Segurtasunerako legea, Mozal legea deritzotena, informazioa zabaltzeko eta jasotzeko aukerak murrizteko helburua duena. Baina joera horren ondorioak gurean agerikoak dira jada: kazetarien eta hedabideen aurkako jazarpena estutu da. Kazetaritza ez da delitua webgunearen bidez dagoeneko 400 euskal kazetarik eman diote babesa Topatu.info-n kazetari lana egiteagatik Madrilen […]

Literatura zer da? Zer da zinema? Zer da irratia, erremixaren aroan? Arauak argi, gidalerroak zorrotz, heldulekuak sendo, Eremuz Kanpo eta Celosamente Gordearen arteko elkarlanaren elkarnahasketaren lehenengo bertsio honetan. Ez bedi izan Arrosa Erremixen artean azkena. Jaisteko, sakatu HEMEN. https://archive.org/download/3X18ZelozCanpo/3X18%20Zeloz%20Canpo.mp3

Aste honi dagokiona eta azalean Heziberri egitasmoa. Pertsonaia Askoa Etxebarrieta da, eta Termometroan hainbat artikulu: hasteko, Adolfo Araiz lkarrizketatu dute. Gero, Pirineo Atlantikoetako bozak, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Mozal legea izan du mintzagai https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150313solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen                

Kanta asko entzuteko parada izan dugu gaurkoan: lehen orduan, Pedro Elias Igartuak, besteak beste, Belako, Kiko Veneno, Eliades Ochoa, Ruper, Aire Ahizpak edo Duke Robillardenak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Tommy Tucker, Berri Txarrak, Peter Tosh, Lucinda Williams, Rachid Taha eta gehiago entzun ditugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150312soinugela.mp3  Deskargatu hemen

Pasa den asteartean estreinatu zuten “Sestao Gogoan” elkarteak antolatuta: 1936ko gerratik hasita, frankismoak Sestaon erabilitako errepresioaren berri ematen du. Horrez gain, Alvaro Hilariok Mikel Urdangarinen gaurko kontzertua Arriagan, “Artea eta gerra” hitzaldi zikloa Durangon, edo Deustuko Jaietan izango diren kontzertuak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasalvaro.mp3  Deskargatu hemen