Gaur ere disko sorta ederra ekarri digu Pedro Elias Igartuak, musikaz behar den bezala gozatzeko. Lehen orduan, besteak beste, Tony Allen, Led Zepelinen “Physival Graffiiti” albumetik, Belako, Kiko Veneno, Berri Txarrak edo Jacques Brelen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Joan Baez, Bob Dylan edo PaquitoD´Rivera-Ernesto Lekuonaren batzuk jarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150319soinugeladilan.mp3 […]

“Euskahaldun” lelopean, ostegun honetako arratsaldeko bostetan hasiko da Korrika 19 Nafarroa Behereko herri txiki horretan. Korrikak egun batzuetan bisitatuko du Bizkaia, datorren asteko astelehen, astearte, asteazken, larunbat eta igandean, Bilbon bukatzeko hilaren 29an. Egun horretan ere, Urepelen bezala, euskal hedabide batzuk elkarlanean ibiliko dira, Asier Amondok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150318solasasiergarcia.mp3  Deskargatu […]

Jakina da azken bolada honetan protestak ari direla gertatzen gobernu horien aurka. Interes politikoak alde batera utzita, AEBen papera esaterako, Luis Guridik herrialde horien ekonomiak aztertu ditu: lehengaietan oinarrituta, gaurko egoerak inflazio handia eukitzera eraman ditu. Luisen ustez, ekonomia bideratzeko ekonomiaren oinarriak dibertsifikatu egin beharko lituzkete. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150318solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen

Asteburuari izandakoari errepasoa egin ondoren, gaurkoarekin hasi da Mikel Urbeltz: San Patrizio egunekoa hain zuzen. Bihar, besteak beste, Kiko Veneno eta Martin Buscaglia izango dira, ostegunean Carvin Jones, ostiralean Horn of Rhino, larunbatean Miguel Campello eta igandean Fintroll. Datorren astean denetarik, antzerkia, bertsoak, kantak, jaia, kontzertuak… Informazio gehiago kafeantzokia.com webgunean. […]

Hiruhilekoa bukatzear dagoela egin ohi dute Ikasleen Jaia Gabriel Aresti euskaltegian. Aurten, aldiz, berrikuntzak sartu dituzte eta aldez aurretik bi lehiaketa izango dira: martxan dagoen Kontakizun laburrena, eta Antiojugilearena. Hilaren 27an, poteoa, afaria, DJak, sariak eta sorpresak izango dira kafe Antzokian, euskaltegiko dinamika taldeko Jon Renteriak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150317solasjonrenteria.mp3  Deskargatu […]

Eusko Jaurlaritzak atera berria eta EHNE-Bizkaiko hainbat emakumek aztertu dutena. Malu Egiluzen ustez, Estatutu hori zaharkituta dago, eta horrexegatik hainbat alegazio aurkeztuko dizkiote: besteak beste, lan denbora, titulartasuna, Gizarte Aseguntzaren ingurukoak, emakumeen ordezkaritza, eskubide sozialak eta puntu gehioagori buruzkoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150317solasmaluegiluz.mp3  Deskargatu hemen

Otsailari dagokion zenbakia heldu berri zaigu eta azalean Pablo Vivanco preso eta iheslari ohia. Erreportajeetan Uribarriko “Euskahaldun” kanpaina, eta Santutxuko Euskararen Astea hizpide dira. Horiez gain, Lur Malleak azaldu digunez, Artxandako funikularra, Begoñako igogailua, Lezamako trenbide zaharra… eta ohiko atalak: Begoña eta euskerea, Inkesta, Irudi Albuma… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solaslurmallea.mp3  Deskargatu hemen

Pasa den ostiralean hasi ziren Deustuko jaiak eta datorren igandera arte luzatuko dira, jai-batzordeko Leire Arroyok azaldu digunez. Bertsotan hasi ziren, Elorri bertso-eskola berriaren eskutik, eta eguraldi hotzaren gainetik giroa zegoen Deustun. Bihartik aurrera gehiago prestatu du jai-batzordeak, bereziki ostegunetik aurrera: kontzertuak, bertso-saioa, mintzomodroa, lehiaketak… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solasleirearroyo.mp3 Deskargatu hemen Hona hemen […]