Argia astekariaren zenbaki berria aztertu dugu Unai Brea erredaktorearekin. 2455. zenbakiaren azalean “Euskahaldunok”, Korrika 19 eta euskaldunon egoera. Diagonal egunkariaren 10. urteurrena ere izan dute aztergai, eta Termometroan beste bi artikulu: alde batetik Biomasa Aramaion eta bestetik Iparraldeko bozak. Bukatzeko, Break “Gizonak eta feminismoa” Larrun gehigarriaren gaia komentatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. Hasteko, egunotan izango diren saio batzuk aipatu eta ondoren, igandean, Korrika Bilbora heltzen denean, Korrika Telebista bihurtuta dagoen Hamaika telebistak, ETBrekin eta beste hedabide batzuekin egingo duen telebista emanaldi bateratua aurkeztu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasanelupis.mp3  Deskargatu hemen

Lehen orduan Pedro Elias Igartua Led Zeppelinen “Physical Graffiiti” diskoaren kanta guztien bertsoekin hasi da. Gero, Bob Dylanen “Basement tape” zein “Shadows in the night” disko berria entzun ditugu. Bigarren orduan, Kubako Ernesto Lekuonarenkantuak berreskuratu diitu Pedrok, besteak beste Xabier Cugat, Bebo Valdés eta Michel Camilloren eskutik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150526soinugelalekuonakubakodoinuak.mp3  Deskargatu hemen

ederrek ere ez ziguketen Arabako Txapelketako finalistek utzi diguten baino aho-zapore hobeagorik emango! “Zazpigarren alaba” izaten segitu behar ete du bada, autrigoien lurraldeak? Entzun itzazue Iosuk, Erlantzek eta Apolok aukeratutako ale ederrak eta esango diguzue… BBK lehiaketa edota Nafarroako Txapelketaren finalari buruzko informazioa ere bertan aurki dezakezue. Jakina, ez dugu […]

Hego Euskal Herrian, Espainiar estatuko Pentsioen Kutxa (zentralizatuta dago eta) behera doa, gero eta jubilatu gehiago daudelako, baita langabe asko ere. Beraz, Luis Guridik azaldu digunez, jende gutxiago dago kotizatzeko, eta gehiago kobratzeko. Etorkizunera begira, Gizarte Segurantzatik dirua atera beharrean, Aurrekontuetatik atera daiteke, gure ekonomia adituak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasluisguridi.mp3  Deskargatu […]

Betiko moduan, Agus Perezek Bizkaian diren eta egongo diren antzezlan eta dantza emankizunak komentatu ditu. Martxan ditugu Deustualdeko Pabellon 6 aretoan “Antzerki laburrak” Jardunaldiak. Gaur, bestalde, Khea Ziaterren “Satisfaktion” ikusgai izango da Bilboko Kafe Antzokian. Asteburuan Arriagan, Italiako “Aterballeto” dantza garaikidea izango da, eta apirilaren hasieran Aulestin, ADELen Jardunaldiak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasagusperez.mp3 […]