Urriaren 27an beteko da Lou Reed hil zeneko lehenengo urteurrena eta data horretan kaleratuko da Lou Reed, mila esker diskoa. Jonan Ordorikak koordinatu duen proiektu honetan, Reed-en baxu jotzaile Fernando Saunders entzungo dugu, hainbat euskal artistarekin batera (besteak beste Paco Loco, Iñigo Muguruza, Javi Pez). New Yorkeko musikari eta gitarra […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Hala esan digute Gabriel Aresti Euskaltegiko kide diren Isabel Isazelaiak eta Eli Carrascosak; gogotsu eta ilusioz beterik euskararen mundura hurbilduta gure hizkuntza ikasi, hobetu, landu… nahi dutenei, eredu zabalak eskaini eta gozarazteko aukera paregabea eskaintzen baitie euskaltegi honek. Denetariko euskara ikastaroak eskaintzen dira bertan, ordutegi eta maila guztietan, eta matrikula […]
Komunikazioa erakundeetan aditu tituluaren koordinatzailea dugu Ainhoa Larrañaga Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Urtarrilean hasiko dira eskolak Aretxabaletako campusean. Aurten nobedade nagusi batekin dator kurtsoa: komunikazioan tarte berezia hartuko baitu erakundeek izan behar duten hizkuntza-politikak. Matrikula irekita dago dagoeneko, Larrañagak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141002ainhoalarranaga.mp3 Deskargatu hemen
Azken egunotan izandakoari errepasoa egin ondoren, Kafe Antzokiko programazio arloko Mikel Urbeltzek gaurko Bored Nothing taldearen kontzertua aipatu du. Horietaz gain, aste honetako hainbat kontzertu: Sam Roberts Band, Elephant Stone, Stereorocks, Oftalmorock jaialdia, Brothers in Band. Igandean Euskadi-Kuba elkartearen 25. urteurrenaren jaia izango da, eta datorren astean musika gehiago, dantza, […]
Ofizialki bihar hilaren 2an hasiko den arren, martxan ditugu zenbait erakusketa eta gehiago Bilboko leku batzuetan. V. edizio honetan, besteak beste, Paco Roca, Gallego&Rey, Forges, Cobeaga.. eta anekdotikoki bada ere, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ere jaialdian ibiliko dira, Alvaro Hilariok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141001alvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den asteburuan egin zuten, datorren urterako lan ildo nagusiak eztabaidatu eta onartu egin zituztela. Jarritako helburuak lortzeko bi inflexio puntu izango dituzte, azaroaren 4an eta datorren urteko apirilaren 18an, Nestor Estebanek azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140930nestoresteban.mp3 Deskargatu hemen
Egunotan ospatzen ari direna, Erromon. Egitarauaz gain, Gaztetxeko Anek egoera, asmoak, harremanak eta gehiago kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140930ane.mp3 Deskargatu hemen
Udako Ikastaroen oihartzuna eten ez denean, UEUk Udazkeneko ikastaroak aurkeztu berri ditu. Batzuk Eibarren egingo dituzte eta betse batzuk on-line izango dira. Izena emateko epea zabalik dago, Idoia Torregaraik kontatu digunez. Informazio gehiago ueu.eus gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140929idoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen
Ibarbengoako metro geltokiaren ondoan aparkaleku handi bat eraiki nahi dute. Eta horrekin, Getxoko Andramarin milaka etxebizitza eraiki nahi dituzte. Horien aurka, irailaren 1etik, kanpaldia antolatu dute, hainbat ekitaldi egiten ari direla, Ander-ek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140929ibarbengoakoander.mp3 Deskargatu hemen
PPk prestatuta zeukan legea alboratu ondoren, mugimendu feministak (eta sindikatuek) lanean jarraitzen du Abortatzeko Eskubidearen alde: gaur eguerdian elkarretaratzeak egin dituzte Gurutzeta, Basurtu eta Usansoloko erietxeen aurrean, eta igandean manifestazioa egingo dute Bilboko Arriagatik abiatuta, Pili Alvarez Molések kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140926pilialvarezmorales.mp3 Deskargatu hemen
