Xerezaderen Artxiboan, William Fryer Harvey-ren “Abuztuko beroa”. …Gaur izan da, uste dut, nire bizitzako egunik harrigarriena, eta gertaerak oraindik ere buuran bizi ditudala, paperean jarri nahi ditut ahalik eta argien. Hasteko eta bat, esan dezadan nire izena dela James Clarence Withencroft… Itz.: Ana I. Morales MUSIKA (kanta, artista, albuma): 1.- […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Larunbatean egingo dute Irungo EKTn, Luma aldizkariak antolatuta. Goizean zehar hiru froga izango dute partehartzaileek. Gero, bazkaria, sari banaketa etab egingo dituzte, Iñaki Agirresarobek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141007inakiagirresarobe.mp3 Deskargatu hemen
.. eta berri freskoak ere. Ortezeko Amategiaren aferarekin hasi da Pantzo Irigarai, Udalbiltzak Ustaritzen egindako batzarrarekin jarraituz. Gero, Ziburu Zokoan egindako Alternatiba eguna komentatu du, eta bukatzeko datorren asteburuan Alduden izango den Feria nagusia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141007pantzoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Kalea harez eta zapatez beteta agertu da, urrunetik hiru antzezle eta musikaria agertu dira, gurdiari tiraka. Kalean aurrera doaz, lurrean aurkitzen dituzten zapatak batuz , istorioak kontatzen dituzten bitartean. Itsasoak ekarritako zapatak biltzen dituzte hiru pertsonaiak. Zapata bakoitzari oin bat dagokio. Oin bakoitzari pertsona bat eta pertsona bakoitzak istorio bat […]
Bilbon ere, alokairuak (etxebizitzen zein lokalenak) oso garestiak dira. Bilboko Auzo Elkarteen Federakuntzak proposamena luzatu dio Udalari, alokairuak arrazoizko preziotan ezar ditzan, Alaitz Argandoñak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141006alaitzargandona.mp3 Deskargatu hemen
Irailean hasi ziren 7 ume irakasle batzuekin La Baluga Eskola Publikoan. Baina, bai Eliza Katolikoak baita Eusko Jaurlaritzak ere, oztopoak baino ez dituzte jartzen eskola horiek normaltasun osoz emateko. Orain, bi guraso eta Sopuertako alkatea gose greban daude egoera bideratzeko asmoarekin, Txuma Murugarren aita inplikatuak azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141006txumamurugarren.mp3 Deskargatu hemen
Kobazuloa edo Las Cuevas gaztetxearen historia laburrapasa ta gero, Barakaldoko S. Bizenten Makala Gaztetxea okupatu dute berriro. Gotzon Hermosillak gogoratu digunez, azken urteotan hainbat okupazio izan dira Gaztetxea eraikitzeko asmoarekin, baina Udalaren erantzunak bertan behera utzi ditu hainbat egitasmo: ea oraingo honetan luze jotzen duten. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141006gotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Lau lagun. Lan bat. Galdera batzuk. Elkarrizketa edo. Azpitituluez haratago egin baita lanik herri honetan. https://soundcloud.com/xabier-landabidea/eremuz-kanpo-2×13-bikoizketaren-heriotzaz
Urriaren 5ean ospatuko dute Euskadi-Cuba elkartekoek euren 25. urteurrena Bilboko Kafe Antzokian. Kubarekiko adiskidetasun elkarte honetako kidea dugun Oihana Pascualek balantze txiki bat egin du, elkartasun klabean. Igandean, arratsaldeko 17:45etik aurrera, bideoak, erakusketak, dantza kubatarra, bertsolariak izango dira. Ekitaldian, duela 16 urte AEBn kondenatu zituzten Bost Kubatarren aldeko “Seguimos en pie” CD-DVD […]
Aste honi dagokiona, eta azalean “Argia eguna”. Asteko gaia Osakidetzako gatazka da, eta Pertsonaia Antxone Telleria biktima. Erdiko Kaieran Pako Aristiren azken liburua, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Darabilbo” ekimena jorratu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141003unaibrea.mp3 Deskargatu hemen
