Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoak atzo Andaluzian egin hauteskunde autonomikoak aipatu dizkigu: emaitzak, zergatiak,ondorioak etab.Gain-bistadizoa baino ez den arren,argazki zehatza egin digu Xabier lagunak. DESKARGATU HENMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Azken hileetan mugimendu asko sumatu dugu Kutxen artean eta ez dira gelditu, Luis Guridik esan digunez. Hor dugu Kutxabank berria; hor ere Nafarroako Aurrezki Kutxa, hasieran Banca Cívican eta egun Caixabankek xurgatuta; edo Euskadiko Aurrezki Kutxak eta Iparkutxak egindako batuketa. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi plataforma horrek etxebizitzaren arazoa bideratzeko Dekalogoa aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarraren Etxebizitza Batzordean. Amaia Elortzak etxebizitzaren egoera, Dekalogoa, plataforma eta gehiago kontatu digu gaur. DESKARGATUJ HEMEN
Pasa den astean Uraren Nazioarteko eguna zela kausa, elkarte ekologistek zein Auzo elkarteek deituta elkarretaratzea egin zuten Barakaldon, Oiolako urtegiko urak lindanoa daukala salatzeko. Barakaldoko udala, nola edo hala, hasi da erantzuten, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Nerabeei zuzendutako Harrapazank egitasmoak hainbat ekitaldi prestatu ditu aurten ere: igandean, Bilborocken, Moda desfile berezia egingo dute. Aritza Eskandon antolatzailearen ustez, gakoa ez da “modeloa izatea eta ikustea”, gustuko duten gai horretan ere euskaraz egitea baizik. DESKARGATU HEMEN
Larunbat eta igande honetan Bilbon egingo dituztenak, bigarrenez eta hainbat elkartek antolatuta. Teoria eta praktika uztartu nahi dituzte asteburuan, Junkal Arrutik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bilbo Hiria Irratiaren 15. urteurrena dela eta, Pedro Elias Igartuak kanta sorta bat prestatu du, urte bakoitzean pare bat hain zuzen. Lehen orduan, 2004tik 2008ra, besteak beste Amadou eta Mariam, Berzaitz, Elvis Costello, Fanfare Ciocarlia edo Pettiren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, 209tik 2012ra arte, Audience, Kiko Veneno, Berri Txarrak edo […]
Gaurkoan, Fakun Aznarezek. bi berri nagusi jorratu ditu. Bata Txileko Aysénen, maputxeen lurretan: han, aldarrikapenak eta errepresioa. Bestea, aldiz, Argentinan: YPF eta Repsolen arteko gatazka, hain zuzen. DESKARGATU HEMEN
Larunbat honetan Leitzan egingo dutena, Leitzako hainbat elkartek gune berri bat sortzeko asmotan. Arratsaldeko 18¨30etan hasiko da egitaraua kalejira batekin; gero, kontzertuak, ekitaldia eta kontzertu gehiago, Juan Barriola antolatzaileak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsako zuzendari nagusiak nazioarteko ekonomiak hazkundearen bidea jorratzeko norabidea hartu duela esan berri du. Adierazpena, Luis Guridik aztertu du. DESKARGATU HEMEN.
