“Murrizketak gora eta behera, emakumeok kalera” lelopean aurten ere kalera aterako dira egun seinalatu munduko hainbat tokitan, Bilbon esaterako. Krisiak emakumeengan duen eragina plazaratuko dute, argi dutela krisia ez dela berdina guztientzat, BizkaikoEmakumeen Asanbladako Ana Perezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Maiatzaren 3tik 6ra izango da aurten, FIRAn azken urteotan bezala. Aldaketa batzuk egin dituzte Jon Iñaki Artetxek kontatu digunez (sarietan esaterako). Aurten erakusketa, mahi-inguru eta ekitaldi asko izango dira Saloi horretan eta hurrengo batean zehaztasun gehiago ekarriko dizkigu Jon Iñakik. DESKARGATU HEMEN
Hilabete luze bat pasatu da Kingston Hiria-ra egin genuen azken bisitatik baina indarrez beteta bueltatu gara eta astero egiteko asmoarekin… ia lortzen dugun! Gaurkoan Stevie Wonder-en “Innervisions”, Cherry Boppers-en “Shakin’ The Hood” disko barria, Funkadelic eta Bill Withers-en bildumak biniloan, “Soul Galore” Northern Soul bilduma eta gure aspaldiko laguna den […]
Iazkoa oso handia izan zen (%8´5koa) eta aurten %5´8ra jaitsi nahi du Raxoiren gobernuak, nahiz eta Europak gehiago eskatu. Dena den, datorren urtean %3ra jaitsi beharko du eta hori edo zergak igotzen edo gastuak murrizten egin behar dute, Luis Guridik komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, sorta bat ekarri digu Pantzo Irigarai kazetariak. Hasteko, Sarkozyren bisita eta Batera Plataformak egindako errepide blokeatzeak komentatu ditu. Gero, Gipuzkoako Aldundiak eta Departamenduak sinatutako ituna aztertu du. Azken txanpan, Saiak elkartearen haserrea eta Donibane Lohitzuneko arrantzaren datuak izan ditu mintzagai DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
Martxoari dagokiona eta gai nagusia “Funikularrak, tren mendizaleak sokatiran” izenekoa da. Horretaz gain “Erdi Aroko hil eresiak”, “Aztorea basoko akrobata” eta “Euskal kostaldearen pizkundea” artikuluak, eta ohiko Bitakora Kaiera, txangoak, argazkia… Apirilean, Debako eta Zumaiako flishak izango dira gai nagusia, Hektor Ortegak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Eider Elizegi mendizalea agertzen da. Asteko gaia Kontrabandoa da; Erdiko Kaieran, aldiz, Marcos Zapiain filosofoa dugu. Termometroan, Mikel Asurmendik berak Mikel Arana elkarrizketatu du eta Net Hurbilean Pixoihalen negozioa eta hondakinak ditugu. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, besteak beste, Travelling Brothers, Woody Guthrie, Bill Frisell edo Jackson Browneren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, John Cale eta Emmy Luo Harrisenak, beti Pedro Elias Igartuaren eskutik. DESKARGATU HEMEN
Otsailari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Luis Angel Gaintzari egin diote. Bidaideak elkartea, Zorrotzako Plana, Deustuko jaiak edo Vietato pensare musika taldea dira beste artikulu batzuk, Gurera etorriak, Deustuko historia edo Inkesta atal klasikoak ahaztu gabe, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Iñaki Barcena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kidearekin izan gara; atez- ateko bilketak, errauskailuak. erreziklaia era ezberdinak… egun hauetan berriz ere pil-pilean dauden gaiak aipatu dizkigu; eta halaber zaramaren inguruko kudeaketetan zer nolako interes ekonomiko eta politiko dauden ere aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
