Entzuna eta jakina dugu ikusmenak edo ukimenak sexuaren munduan duten garrantzia. Eta usainak ere badu, feromonen eskutik. Feromona horiek mezulari kimikoak dira Igor Erauzkin sexologoak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Bi urte daramatza martxan EHNE-Bizkaiko aldizkari horrek, paperean zein edizio digitalean. Nekazaritzaren munduko berriak jorratzen ditu eta pasa den ostiralean aldizkariaren berrikuntzak ospatu zituzten Zornotzan, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Galdera horri erantzun dio Luis Guridik: ondorio positiboak izango lituzke esportazioei begira, baina negatiboak ere, sekulako debaluazioa ezarri beharko luketelako. Luisen ustez, Grezia eurotik ateratzeak ez luke eragin handia izango Eurogunean. DESKARGATU HEMEN
ENHEko kide Arantza Arrienekin egon gara. Joan den astean Arratian emakume baserritarrek aipatu izenburupean egin jardunaldien berri eman digu; emakumearen papera baserri jakindurien transmisioan, teknologia berrien erronkak,Europako Nekazal Politiken eragin zuzenak emakumeengan… DESKARGATU HEMEN
Sharon Stoner taldeak bere hirugarren diskoa argitaratu du “Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak” du izenburua oñatiarren lan berriak. Iñigorekin batera lan berria ezagutu eta entzun dugu. Irakurleen txokoen inguruan berba egiteaz gain Doctor deseoren lan berriko kantuak entzun ditugu.Piper entsalada jatea plazer bat delako, piper berdea zein gorria gura […]
Gaurkoan Xerezade Estatu Batuetako Georgiaraino joan da bere lagun Flannery O’Connorri bisita egitera. Izan ere, Xerezaderi ez zaio batere interesatzen jende arrunta, eta Flanneryk jende berezi piloa ezagutzen du. Batzuek amerikar gotikoa edo groteskoa deitu izan diote haren pertsonaiek osatzen duten gizarte espezial xamar horri, baina, tira, horiek etiketak baino […]
Hala erabaki du Auzitegi Nagusiak, talde ekologista batzuek jarritako salaketari arrazoi emanez. Beraz, Kosten legea urratzeagatik, Ikearen zati bat, Outlet eta denda gehiago legez kanpokoak dira: Gotzon Hermosillak kontatu digunez, berandu iritsi da epaia Barakaldoko Udalaren jarrera ikusita. DESKARGATU HEMEN
Xabier Aierdi, soziologo eta EHUko irakaslearekin izan gara. Etorkinen gainean dauden gezurrezko iritziak aipatu dizkigu eta beraien zergatiak azaldu; egia al da uholdeka datozela edota delinkuenteak direla? Zalantzarik al duzu? Entzun ezazu Behatokiko arduradunaren iritzia… DESKARGATU HEMEN
Zazpi egun markatu ditu BilbokoUdalak hainat dernda jaiegunetan irekitzeko, EAJ, PSE eta PPren botoekin. Kontra, aldiz, sindikatu guztiak, Merkatari elkarte gehienak eta Kontsumitzaile elkarteak. Manifestazioa konbokatu dute iganderako, hilaren 11rako Bilbon, LABeko Ziortza Amestoik komentatu duenez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
Lehen orduan,besteak veste, magrebiar musika, amazigha edo kubatarra (Elíades Ochoa edo Trío Matamoros) entzun dugu. Bigarren orduan, eta beti Pedro Elias Igartuaren eskutik, Nils Logfrenen “Cry Tough” eta Fame Studiosen musika entzuteko parada izan dugu. DESKARGATU HEMEN
