Larunbatean Altsasun burutuko dutena, Askapenak antolatuta. Aurten hiru ardatz izan ditu kanpainak: Palestinarekiko elkartasuna, Israeli boikota eta Elkartasunez manifestua. Azken asteetan ekitaldi franko egin dituzte elkartasun hori adierazteko: kontzertuak, bertsoak, mahi inguruak, hezkuntza mailakoak…Larunbaterako “egun txikiko egitarau mardula eta anitza” prestatu dute Oier Imaz Askapenako kidearen hitzetan. Elkarrizketa hau deskargatzeko […]

Saio honetan, besteak beste, dantzarako aproposa den musika ekarri dugu, hori bai, estilo desberdinetako musikak, Goran Bregovic-ek serbiar musika tradizionalarekin egindako pieza indartsuak dakarzkigu, Gossip taldeak pop musikarekin atontzen ditu bere lanak eta Mamba Beat soinu eta eragin ugari erabiltzen dituzte. Ondoren intimismorako unea ere izango dugu Jabier Muguruzaren Taxirik […]

Gaurkoan Juan Mari Zulaika Iralabarriko Auzo Elkarteko kidea izan dugu, auzo horrek dituen zenbait arazoren aragazkia ateratzeko asmotan. Juan Marik Bilboko sarrerako Dorretxearena, Trenbidearen lurperatzearena, Pabiloiena, Eskurtzeko Eskolena eta beste batzuk aztertu ditu, Iralan Udalak abandonaturik sentitzen direla gaineratuz. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Urriari dagokiona eta azalean Alain M. Urrutia,  “Ihes ederra” nobela grafikoa argitaratu berri duena: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, “Burdinezko gerrikoan zehar” duela gutxi egindako ekitaldia, Begoña izeneko kortsarioak, Bertsolari Txapelketa Nagusia Mahatserrin, Inkesta (Abasolo txakolindegiaren inguruan) eta Joseba Barrenetxearen argazkien irudia, Lur Malleak, Mahatserriko Berton aldizkariko zuzendariak, […]

Gaurkoan bi jaialdi izan ditugu hizpide alde batetik lutxana erandioko Azaro kulturalak, hilabete osoan zehar ikastaroak, hitzaldiak, antzerkia musika..izango dira Lutxanako eskoleta, gainera dena musutruk. Bestetik Bilbao Antzerki Dantza jaialdiaren hamaikagarren edizioa ezagutu dugu. Hedoi Etxarte eta Alain Urrutiak ‘Ihes ederra’ komiki eleberria argitaratu berri dute. Biekin batera komikian murgildu […]

Ubuntu 9.10 sistema eragile librea hartu dugu hizpide, azken argitarpenetik egun bakar batzuetara.  Irratira Josu Orbe irakaslea gonbidatu dugu, eta Ubunturen gaineko xehetasunak, bitxikeriak eta azalpenak eman dizkigu. Bere Ubuntu Basque Experience bloga alde horretatik edukiz jositako webgunea da. Entzuleek ere #ubuntu11 etiketa erabilita, bere esperientziak kontatu dizkigute twitter bidez. […]

Azaroari dagokiona eta azalean “Trebuñuko gida” dakarrena. Horrekin batera “Biarnoko euskaldunak”, “5 Haize errota”, Navas de Tolosa bataila, Bitakora Kahiera, ohiko argazki eder bat edo erraz egiteko hiru txango, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredakzio-buruak kontatu digunez. Abenduan, aldiz, trenbideak izango dira protagonistak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.