Saio honetan, besteak beste, dantzarako aproposa den musika ekarri dugu, hori bai, estilo desberdinetako musikak, Goran Bregovic-ek serbiar musika tradizionalarekin egindako pieza indartsuak dakarzkigu, Gossip taldeak pop musikarekin atontzen ditu bere lanak eta Mamba Beat soinu eta eragin ugari erabiltzen dituzte. Ondoren intimismorako unea ere izango dugu Jabier Muguruzaren Taxirik ez diskoarekin edo Lasha musikariaren ahots zoragarriarekin. Ondo izan.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.