Gaurkoan Iñaki Barcenak bihar ospatuko den Ingurugiroaren nazioarteko eguna izan du aztergai. Kezka handia omen dago erakundeen artean, aldaketa klimatikoa dela kausa, baina bien bitartean gero eta egitasmo desarrolista gehiago ari dira martxan jartzen han eta hemen (gogoratu EAEn ez dugula Kyotoko Protokoloa errespetatzen). Bihar, Gernikan eta Bilbon, […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Azken saioetan pieza laburrak jarriz ibili gara, pare bat musikarirekin saioa betetzen. Eta norbaitek alpertzen hasi garela esan aurretik, saio beteagoa egitea pentsatu dugu gaurkorako. Gaurko menua: The residents, Lustmord, Luc Ferrari, John Hudak, Jim O’Rourke, Löty Negarti eta Yoko Ono. On egin! Josetzen hasia? DESKARGATU, ba! https://bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik%20070531.mp3
1.936ko uztailean Francok eta beste militar batzuek, eliza katolikoaren eta estatuko goi klasekoen laguntzaz, espainiar estatuko gerra zibila hasi zuten, hauteskundeetatik sortua zen Errepublikaren aurka. Gerrak Hego Euskal Herriko txoko guztiak zipriztindu zituen hasieratik eta 1937an Bizkaiko frontearen kontrako ofentsiba faxista hasi zen, Mola jeneralaren aginduetara. Bilbo Hiria Irratiak, […]
Izaera taldearen lan berria ezagutu dugu gaur. Hondarribiko taldeak Denbora Kaosa izenburupean plazaratu du lana. Bertan sei kantu berri eta bideoklipa jaso dute. Hirukotean aldaketa batzuk izan ostean etxera bueltatu dira lan hau psylociberekin aterar dute eta. Haritz izan da gurean. Leioko Umore azoka asteburu honetan ospatu behar da. […]
Gaurko saioan, lehenik monografiko labur bat. Kora Jazz Trio taldearen bigarren diska, “Part Two” izenekoa, 2005 urtearen amaieran argitaratu zen, eta lehenengo lanaren ildo beretik jarraituz, Afrika mendebaldeko musika tradizionalaren eta jazzaren arteko elkarrizketa bat proposatzen du. Elkarrizketa hau Atlantiko Ozeanoaren gain musika zubi imaginario bat eraikitzen duen hartu-emana da, […]
Igandeko hauteskundeen inguruan mila datu eta eritzi entzun ditugu dagoeneko, baina gaurko Solasaldian Josu Larrinagak, ikuspuntu orokorra galdu gabe, hauteskunde hauetan izan diren zanbait berezitasun aipatu ditu: hasi zerrenden aferarekin, eta jarraitu AHTren Bizkaiko inguruan EAJk ateratako emaitzekin; Bilboko kasua ere aipatu du Josuk, abstentzioa gure herrialdean %40koa izan […]
Saio ixila izan da gaurkoa, egin dugun ixilena. Ez gutxiago hitz egin dugulako(inoiz baino gehiago egin bait dugu hori), soinurik entzuteko zuen irratia(edo ordenagailuko bozgoragailuak) ohikoa baino zertxobait gehiago igo behar izango dituzuelako baizik, entzun dugun lehen musikariarekin batez ere: Bernhard Gunter(Argazkian). Baliabide minimoekin(soinu murriztuekin eta bolumen minimoarekin) pieza ederra […]
Soinugela berezia eduki dugu aste honetan. Ohiko formatoa alde batera utzi eta bi gai luze jorratu ditugu: bateko, Maddi Oihenart kantari zuberotarra eduki dugu gure estudioetra zetorrela eta, ia ordubeteko entrebista luzea egin diogu bere azken diskoaz; eta, besteko, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren karietara, maiatzaren 23an The Dubliners taldeak […]
Saio honetan psikodeliak hartuko du lekua lehenengo zatian Cirkus, Deerhoof eta horrelako talde esperimentalen egitasmoen eskutik. Gaurkoan ere, The Uski’s taldearen azken diskoa (Barikuan) entzuteko aukera izango dugu, besteak beste. Saioa deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla070523.mp3
Gaurkoan, Urdaibai Biosferako Erreserba izan du mintzagai Iñaki Barcenak. Duela gutxi Mujikan dagoen Inama enpresaren hedapenaren berri izan dugu eta horrek suposatzen duena aztertu du Iñakik. Horrezaz gain, beste bi gai jorratu ditu: alde batetik Gernikan uztailean demokraziaren inguruan burutuko diren Jardunaldiak; eta bukatzeko, Ekozimenaldia, Bilbon eta Barakaldon asteon […]
