Bizkaiko txapelketa atseden harturik egon izan denez Euskal Herrian barna azken urteetan egindako txapelketa ezberdinetatik harturiko zenbait saio plazaratu ditugu oraingoan, hala nola 2001eko Belodromoko finala ( Egaña, Lujanbio); 2.003ko Tolosako final aurrea ( Maia, Martin, Izagirre, Zubeldia); 2.004ko Elorrioko finalaurrekoa ( Elortza, Paia, Intxaurraga, Muniategi) edota 2.003ko Nafarroako finala […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Gaurko saioan Kerobia taldeko partaide bat izango dugu Rose Escargot izeneko euren azken diskoari buruzkoak kontatzen. Honetaz aparte, Nun taldearen lehen diskoa ere entzungai izango dugu, Collage izenekoa, soinu ilun eta emotiboak. Anje Duhalderen Sorminetan eta Joseba Tapiaren Real Politik gehiago ezagutzeko aukera izango dugu eta Atom Rhumbaren Amateur Universes […]
Gaur Manu Lopez Gasenirekiko Solasaldia, telefonoa bitarteko, Manu Lopez Gaseni idazlarekin egin dugu. Haur eta Gazte Literaturan aditua eta aritua dugu bera, eta berriketan oso gogoeta interesgarriak egin ditu Pamiela etxeak argitara emandako “Literaturak umeei begiratu zienean” liburuan: Haur Literaturaren definizioa eta esparrua, ohiko pertsonaien ezaugarritzea, literatura mora honen erabilera […]
Radiokultura.com-ek urtea bete du eta webgune berria bisitatuz hasi dugu saioa. Juanba Berasategi zinemagilea elkarrizketatu dugu gero. Oso tipo interesgarria. Elkarrizketa mamitsua. Albisteak 2.0: Interneteko aktualitatea aipagai. Marrapuntu.org, wikipediako 15.000 artikuluak, Gorka Moskutik edota beste albiste batzuk. Ostean Netlacheko egitaraua hartu dugu hizpide. Interesgarria oso. Saioa deskargatzeko egin KLIK. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom061114.mp3
Gaurko Solasaldian Josu Larrinagak duela gutxi Nazioarteko Energia Agentziak argitaratutako txostena izan du aztergai. Agentzia horren ustez, datozen urteetan beharrezkoa izango da energia nuklearra, besteak beste berotegi eragina murrizteko. Josu Larrianagak, bestalde, energia nuklearra batzuek esaten duten bezain garbia eta segurua ez dela esan digu. Solasaldi hau deskargatzeko, […]
– Sharon Stoner taldea. Oñatiko taldea duela bost urte sortu zen, hasieran beste taldeen bertsioak egiten zituzten, baina apurka-apurka euren kantuak sortzen joan dira. 2005en Danbaka debagoieneko musika lehiaketa irabazi zuten eta udara honetan beraien disko luzea argitaratu dute 3000 bira. – Paddy Rekalde (argazkian) idazlearekin bere azken nobela izango […]
JAMELAO – 90 urte samban 90 urte dituela, Jamelaok hainbat diska ditu bere izenean. Kantari zoragarri hau, familia pobre batean jaio zen Rio de Janeiroko San Cristovao auzoan 1913ko maiatzak 12an, samba-ri eman dio bizitza osoa. Bere ahots herdoildu aberatsa, ikutu arin, jostagarriarekin, bihurtu da genero honetako adibide, genero bat […]
Astero bezala Izaskun Larrabeiti eta “Medius” elkartu dira Lauzirikaren gidaritzapean. Errepaso zabala eman daukote euskal futbolaren egoerari eta ondoren 4 t’erdiko pilota txapelketaren ligaxkari ekin diote. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia061113.mp3
Joan den domekan Aulestian jokatutako Bizkaiko txapelketako azken kanporaketa saioari erreparatu diogu bertan entzundako bertsorik onenak nabarmenduz. Eta asteartean Xalbador hil zenetik 30 urte igaro zirenez bere ahotsa errekuperatu dugu 68an Donostian egin saio batetik. Azkenik agenda ere aipatu dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061110.mp3
Hasieran, The Cherry Bopers taldearen musika entzun dugu, Bilbotik funky musika egiten duen taldea. Gero, musikari berberez musika ezberdina egiten duten bi talde izan ditugu: Urgabe (rock esparruan) eta Korrontzi (folk esparruan). Euskal Herritik Ingalaterrara joan gara country musika entzutera Alan Tyler eta bere taldearen eskutik. Gainera, esan beharra dago […]
