Alemanian jokatzen ari den futbol mundialaren inguruko zenbait aipamen egin dizkigu “Medius”-ek gaurkoan eta horrekin batera txirrindularitzari buruzko jarduna ere izan da: “dopin”-aren afera eta Frantziako tourrerako aste bete falta dela. Esku pilota ere aipagai egon da gaurko “kirolaldia” emanaldian. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia060626.mp3
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Iragan asteburuan Xakela gazte asanbladak Zarauzko Putzuzulo gaztetxean eginiko Software asteburu librea jardunaldiak izan ditugu hizpide gaurkoan. Kronika txiki bat egin dugu han ikusi-entzun-esandakoen inguruan (argazkiak). Bertatik emititzen duen Arraio irratia ere aipatu dugu, Interneten birsortutako irrati librea, 80ko urteetan jatorria zuena, eta berriro ere uhinetara egin du salto sarean […]
Gaur Monty Python taldeari buruz jardun dugu. Zinemari buruzko saioa da gurea eta hala ekarri ditugu gaurkoan zinemagile bezala Monty Pythonak, baina gaur aipatuko ditugun pantailaratutako lanez gain, bstelakoetan ere aritu ziren, batez ere euren medio naturala bilakatuko zen telebistan. Seriotasuna galduta ere, gauza serioez jarduteko sortutako taldea. Txunditu eta […]
Mouse On Mars taldearen erritmo sinkopatuekin hasi, baina ondoren hainbat trobadore izan ditugu gurean gaurkoan. Arcade fire, beren Funeral izeneko diskoarekin, Smog Bill Callahan-en taldea, David Pajo, Edwin Collins, Mister John Soda, Rafa Rueda izan dugu Saredun eskua bere azken diskoa aurkezten. Saioa entzuteko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060614.mp3
Gaurko saioa ez da artista jakin baten gainekoa, orain arte jorratu ditugun artista guztien errepasoa egingo baitugu. Gregory Isaacs, Eek-a Mouse, U-Roy, Tanya Stephens, King Tubby, Horace Andy, Steel Pulse, Israel Vibration, Desmond Dekker… Saioa entzuteko, egin klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston060613.mp3
Ruso eta Andres Belmonte musikariek proiektu berria abiatu dute: la kermes. Arratsalde eguzkitsuetako solasaldi eta jaia da Kermes. Diskoa ere horrelakoa da, solasaldi bat, sakona, gogoeta bat munduari. Hizkuntza asko daude elkarrizketan: gaztelania, frantsesa, euskara… eta musika anitza. Gurean izan dira, disko berriarekin. Eta elkarrizketa koloretsua atera diegu. Musikari onak […]
Printzipioz John Waters pentsatuta genuen arren, bizitzaren gora eta beherek aurrea hartu digute, eta azkenean erlojuz kanpoko omenaldi bat eskaintzea erabaki dugu, munduak emandako zinema maisu handienetariko bateri, Andrei Tarkovskyri, alegia. Zazpi film “bakarrik” (kar kar kar) egin zituen Andreik. Emango al digu astia, saio bakarrean maisulan hauek denak aipatzeko? […]
Biztanleria hirietara bildu zen XX. mendean. Mundu osoko fenomenoa dugu hauxe. Berdin gertatu da Asian, Afrikan zein Amerikan. Hirian bizitzeak baditu bere abantailak. Ezin da ukatu hori. Baina baditu bere desabantailak ere. Direnik eta handienak izanagatik ere, hiriak txiki geratzen zaizkie azkenean hiritarrei, jende gehiegi metatzen baita beraietan. Jendea hara […]
Django Reinhardt Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Fermin Muguruza izan dugu gurean, diskoa kaleratu zuenetik hilabetea igaro denean. Aurkezpenak egin ditu lehenbizi Donostian (Euskal Herria), gero Madrilen (Espainia), Bartzelonan, Parisen eta Berlinen ere egin asmo zuen, baina aitaren heriotzak dena gelditu zuen. Orain, egin duen lehen elkarrizketa eskaini dio irratia.com emankizunari. Euskal Herria, Jamaika, musikaren panorama, egoera […]
