Roscoe Holcomb ‘The High Lonesome sound’ Utzi zure burua Kentucky ekialdeko Appalachia mendien eskualdera bidaiatzen, Daisy izeneko herrira zehazki. Bertan etxeko arkupean esertzen zen Roscoe Holcomb, bere gitarra edo banjoa hartu eta inguruetako doinuak kantatuz modu batean guztiz talka egiten zuena orduko modernidadearen haizeekin. Bob Dylanek esan zuen, “… badu […]

Gaurko Solasaldian, Iñaki Barcenak Arabako Urbinatik egin du, AHT gelditu elkarlanak deituta elkarretaratzea egiten ari baita AHTren lanen hasiera dela kausa. Ekologista Martxan taldeko kide horren ustez, ezinbestekoa da AHTren inguruko eztabaida ahalik eta zabalen egitea, herritarrok horri buruzko erabakia hartu baino lehen. Solasaldi hau deskargatu bahi baduzu, egin KLIK. […]

Don Carlos, Kingston mendebaldean jaiotako abeslari Jamiakarra da gaurko saioko protagonista. Black Uhuru taldeko partaide izan zen hasiera batean, baina nahiago izan zuen bere bidea bakarlanean segitzea. Don Carlos-en hainbat abesti entzun ahal izango ditugu,emakumeak maitemintzeko erabiltzen dituen doinu goxoak eta baita reggae onena zuzenean, 2004. urtean San Franciscon emandako […]

Joan den Domekan Igorren jokatu Bizkaiko txapelketaren 4. kanporaketari erreparatu diogu gaurkoan eta komentario gutxi egin dugunez, saioa ia bere osotasunean, hasi eta amaitu, entzuteko eskaini dugu. Asteburuko agenda ere kontuan izan dugu! Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061103.mp3

    Saioa entzuteko: HEMEN. Brad Will Indymediako aktibista omenduz saio berezia egin dugu irratia.com emankizunean. Oaxacako egoeraren berri eman, eta Bilbon bertan Guggenheim museoaren aurrean egin den kontzentrazioarekin bat egin dugu, zuzenean. Mexiko, Indymedia, Oaxaca izan ditugu hizpide zelan ez. Ostean, eta albisteen aurretik Xiberoko Botza irratiarekin ere izan gara, […]

Bueltan dator Piperpolis irratsaioa Bilbo Hiria Irratira. Datorren astelehenean urriak 30 arratsaldeko zazpietan hasiko da aurtengo ibilbidea. Txalok euskaraz estreinatu berri du Yasmina Rezaren Art lana, ikuskizunak giza harremanak jartzen ditu agerian, margolan batek lardaskatzen du 3 lagunen adiskidetasuna. Taula gainean Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreak. Piperpolisen […]

Gaurko Solasaldian Iñaki Barzenak gure ingurugiroari buuruzko hiru gai izan ditu aztergai: hasteko pasa den larunbatean Gasteizen Garoñako zentral nuklearrararen aurkako elkarretaratzea. Jarraitzeko, AHTren lehen lanek sortu dituzten kezkak eta protestak. Eta bukatzeko, Bakioko udalak bi birkalifikazioren bitartez 750 etxebizitza eraikitzeko egitasmoak hautsak harrotu ditu Bizkaiko herri horretan. Solasaldia hau […]

Bizkaiko txapelketari erreparatu diogu. Urriaren 15ean Sestaon egin kanporaketatik bertsolariak zortziko handian, zortziko txikian, puntuari erantzuten eta kartzelako gaian egindako zenbait ale aukeratu ditugu; eta berdin astebete beranduago Arrigorriagan egin saiotik. Azkenik ajendaren aipamena aurkituko duzue. Saia deskargatzeko egin KLIK. Entzun: [audio:https://www.bilbohiria.com//docs/podcast/potto/potto061027.mp3