1

Bi herri ekarri ditugu uhinetara: Santutxu eta Mungia. Santutxuko Karmelo plazan izan zen zapatu eguerdian udazkeneko azken bertso-jaialdian (COVID gaitzaren eraginez udaberritik udazkenera pasatutakoan) kantuan izan ziren Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza; Mungiako bertso-saio musikatuak, aldiz, 6 bertsolari izan zituen taulagainean: Etxahun Lekue, Nerea Ibartzabal, Malen […]

Perfekzioa maite ez dugunez, gaur ere POTTO egin dugu. Arabara joan gara eta 2020ko Arabako Kuadrilla Arteko txapelketaren finala eskaini dugu uhinetan zehar (aukeraketa diktatorialean). Manex Agirre elkarrizketatu dugu prosa bideratuan, txapelketaren garaile izan zen IZENBAKUEK taldeko partaidea, eta Kuadrilla arteko finalaren bertso-aukeraketa ekarri. Azkenburukoa, zelan ez, opari: Olatz Sanchez […]

Konfinamendutik ihesi, egin POTTO! 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko, Euskal Herriaren luze zabalean, prosan egon gara: Bizkaiko bertsozale elkartearen txapelketaren atzeratzea, Arabako Kuadrilla artekoaren finalaren kronika , Nafarroako txapelketaren atzeratzea + Bardoak ekimenaren finalaren aurkezpena (zapatu honetan, Lizarran) eta Xiberu-Lapurdi-Baxenabarreko XILABAren txapelketa. Gehiago nahi? Deskonfinatutako Xabier Silveira + Unai Iturriaga, aukeraketa […]

Heldu da uztailaren erdialdea, eta COVID 19ak baldintzatutako ikastaroari errepasoa egiteko mementoa. 2019-2020 ikasturteak izan dituen unerik aipagarrienak ekarri ditugu gaurko saioan. Joan zaizkigunak akorduan izan ditugu: Aintzane Buruaga bertsozale nekaezina, Jon Lopategi “Baltza” bizkaitar txapeldun eta irakasle-maisu handia eta Jon Barberena bertsolari-poeta; eta urteko zitarik handienak bueltan ekarri: Nafarroako […]

Hoztu zaigu 2020ko ekaina. Aintzane Buruaga lankide-lagun, ZenbatGarakide, Algarakide, bidaidea… zendu da. Hauxe duzue POTTO egiten dugunon partez beti akorduan izango dugun Aramaioko sorginari eskainitako omenaldi xume-txikia; bertsolaritza maite zuen Aintzanek, baina araurik gabeko bertsoa! libre kantazea zuen gustuko. Zoaz libre, bada. Biba zu! TOPA! https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/200611_potto_aintzane.mp3 Deskargatu hemen.

Ikasturteak azken txanpan sartuta, 2019-2020ko azkenaurreko POTTO duzue honakoa. Azken balaren zain beraz… Hondarribia eta Antzuola bisitatu ditugu eta, bidaia honetan, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Miren Amurizaren kantuak izango ditugu lagun. Aukeraketa diktatorialean hartutako bertsoak, zuen buru-belarrien gozagarri https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/200603_potto_hondarrabi_antzuola.mp3 Deskargatu hemen.

Kondfinamenduak arintzen ari zaizkigun honetan, POTTO saioaren beste saio bat dugu honekoa. OROZKO eta BILBO bisitatu behar genituen, baina COVID-!9 gaitzak Billabonan zentralizatu dizkigu saioak, Bertsozale elkartearen egoitzan. Hantxe izan zen Orozkoko Ez Da Kasualitatea bertso-saio musikatua (Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Onintza Enbeita), eta Bilboko Kafe Antzokian izan beharreko […]

Martxoaren 23an, larunbatarekin, Bilbo Hiria irratiak antolatutako bertso bazkaria egin behar genuen Kafe Antzokian. Koronabirusa dela eta, bazkaria bertan behera geratu zen, baina bertsoak entzun ahal izan ditugu: etortzekoak ziren Alaia Martin eta Andoni Egaña kantari eta gure Potto irrati saioko Erlantz Ibargurengoitia gai-jartzaile ibili da. Hemen duzue Villabonatik streaming […]