POTTO: I. Señora Sariketa eta Durangaldea Uztabarritzen bertso-zirkuituaren beste bala bat

POTTO saioak ez du etenik, eta asteon saio bikoitza eskaini dugu. Bariku eta zapatuan (apirilaren 16an eta 17an), saioak izan genituen Araban eta Bizkaian.
I. Señora Sariketaren aurreneko kolpea izan dugu gozagarri, Aramaion, zapatuarekin batera. Bertan izan ziren kantuan Haizea Arana, Oihane Perea, Itxaso Piquer, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe eta Alazne Untxalo; gai-jartzaile, Ainhoa Urien. Bertsolarien kantu-kontuak eskaini eta sariketaren antolatzaile-taldean partaide den Maddi Anne Txoperena elkarrizketatu dugu, prosa bideratuan.
Aramaiotik Durangaldera egin dugu gero, eta Iurretan izan zen Durangaldea Uztabarritzen bertso-zirkuituaren beste bala bat ekarri dugu: kantuan, Miren Amuriza, Ander Aldazabal, Paulo Salterain, Beñat Alonso eta Saioa Alkaiza; gai-jartzaile, Laia Gurrutxaga.
Saio bi, makina bat bertsolari eta bertso uholdea; beti ere aukeraketa diktatorialean.
On egin!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna

og. Api 22 , 2021
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da, eta gaur oraindik indarrean jarraitzen du. Liburuaren egunak berebiziko garrantzia du liburu dendetarako, esaterako. Azken datuen arabera, pandemiak eta horrek ekarritako itxialdiak […]

Honekin lotuak