Martxoan, Bilbon, BERTSOERRONDA ekimenak agintzen du. Martxoko martitzen guztietan hitzordua dugu Bilboko Erronda kaleko tabernetan, eta gaurko POTTOn aurreneko bi martitzenak aletu ditugu. Martxoaren 3an Adaxkan eta martxoaren 10ean Errondabiden izan ziren aurtengo lehenengo bi saioak, eta horietan, 7katu gaztetxean jokatuko den finalerako txartela lortu dute jada 5 bertsolarik: Adaxkan, […]

Eibar dugu zain berriro ere, baina gaurkoan kontu lazgarriak salatzeko aitzakian. Ia hilabete da Zaldibarreko zabortegian utzikeriak eragindako lurjausi-istripua izan zela, eta gogorarazteko zein salatzeko helburuz, ZALDIBAR ARGITU! taldeko kideek Eibarreko Untzaga plazan bertso-jaialdia antolatu zuten otsailaren 27an. Bertan izan ziren kantuan Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Ane Zuazubizkar bertsolariak. […]

Eibarrera joan gara gaurko POTTO saioan, “Delorean” auto partikular-txikian. 2018. urtea izan dugu jomuga, eta mesanotxean gordeta genuen bertso-jaialdia eskaini dugu, beti ere aukeraketa diktatorialean. Eibarko ETA KITTO! euskara elkarteak antolatutako San Andres bertso-paper lehiaketaren harira, kantuan izan ziren Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal eta Andoni Egaña, Jon Mikel […]

Bertsoa eta Bilbo Hiria irratia lotzen dituen katea da POTTO, eta hementxe dago, zuen buru-belarrien gozagarri, beste saio bat. XIX. ABRA SARIKETAn egon gara, urtero Euskal Herrietako bertsolari gazteen bilgune den txapelketa handian. Algortako kasinoan 6 bertsolari gaztek kantatu zuten otsailaren 14an, barikuarekin batera, eta antolatzaile diren ALBEko lagunei esker […]

Deustuan uteroko zita dugu AFERAK bertso-dinamika, eta ELORRI bertso-eskolak antolatutako ekimenari bukaera emateko, otsailaren 8an, Deustuako Herriko tabernan bildu ziren Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Miren Artetxe bertsolariak, Maite Sarasolaren aginduetara. Hementxe duzue bertso-bazkarian izan ziren bertso-ale hautatuak, aukeraketa diktatorialean beti ere. Gaurkoan Ander Artola zenbatgarakide-lagunaren bisita izan dugu; Ibon […]

Bertsoaren joan-etorriak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta gaur berriro ere bildu dira Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia bertsoaren magia uhinetan barna hedatzeko. Bertso-kantuen errenkada duzue entzungao, prosarekin uztartua, aukeraketa diktatorialean. Zapatu-domekan izan ziren bi saiotako kantuak ekarri ditugu: zapatuan, eta Arrigorriagan, Bilboaldeko bertso-eskolen topaketa izan zen, egun osoan […]

Euskal Herriaren Far West-ean bertsoa presente dago, eta horren erakusgarria ekarri dugu gaurko saioan. Urteroko zita da Barakaldo auzoan den San Bizenteko garagardotegian egiten den bertso-afaria. Aurten Jone Uria eta Jon Maia izan dira bertsotan, eta Idoia Anzoraindia barakaldar bertsolari, gai-jartzaile, irakasle eta eragilearen eskutik heldu zaizkigu Jonek eta Jonek […]

Bertsolaritza ardatz, POTTO irratsaioaren beste ale bat aireratu dugu Bilbo Hiria irratian. Bertso-bazkari bitan izan gara: aurrena, gai-jartzaileduna, 2019ko urtearen hondarretan, Bilboko Miribilla auzoan lanean ari den Mirigorri kultura-elkartean izan zen saio mundialean kantuan aritu ziren Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio; bigarren bertso-bazkarian, ordea, ez zen gai-jartzaileri izan eta librean […]

2020ko aurreneko saioan, delorean auto partikularrean igo eta bidaia-proposamena dugu bertsozaleak goza dezan. 2019. urtearen hodarretan, azaroaren 30ean eta abenduaren 13an, hurrenez hurren, bertso-saioak izan genituen Plentzian. Fair Saturday jaialdiaren harira, azaroan 4 bertsolari izan ziren kantuan: Peru Irastortza, Mikel Galartza, Jone Larrinaga eta Inazio Vidal. Abenduan, berriz, Champions Leagueko […]