Bertso Eguna zita handia da, urtero egutegian gorriz markatua. Aurten Izpuran izan dugu hitzordua, iaz Iruñea eta Getarian, eta aurretik beste hamaika saio. Gaurko POTTO saioan, “Delorean” autoa hartu eta denboran zehar egin dugu bidaia, Bertso Egun askotara egin dugu bisita. Eneko Lazkoz, Oihane Perea, Jon Maia, Iker Gurrutxaga, Sustrai […]

1

V. Mauri-Apolo sariketa izan genuen Bilbon, martxoaren 18an, bi bertsozale eta maisu handi goratzen eta omentzen dituen saioa. Iñakiren tabernan izan genuen aukera bertsolari gazteen ahots goxoez gozatzeko. Taulagainean laukotea, gai-jartzailearen aginduetara. Kantuan: Iruri Altzerreka Hodei Iruretagoiena Gorka Pagonabarraga Janire Arrizabalaga Gai-jartzailea: Eneko Abasolo “Abarkas”, GURE Txikitin Epaileak Joseba Barandiaran […]

2022. urtean bueltan dugu Uribe Kostako bertsolari txapelketa, eta martxoaren 11n izan genuen eskualdeko bertsolarien kantuez gozatzeko aukera, Gorlizen. New Taberna, Xurrut eta Portalean. Hiru taberna, hiru geldialdi; hamabi bertsolari kantuan. Garaile izan ziren Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Ixiar Loizaga.  Apirilaren 2an dugu hurrengo hitzordua, finalerdi eta finalean, […]

Beste Potto bat mingainean… 2022. urteko BERTSOERRONDA sariketaren bigarren kolpea eskaini dugu (Errondabide), eta Bilboko Kafe Antzokiaren urteurrenaren karietara antolatutako bertso-saioaren aukeraketa diktatoriala. Errondabide gainean, kantuan izan ziren Ander Anakabe, Paule Ixiar Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka; garaile…. Paule Ixiar Loizaga! 2021. urtera joan eta, hondarretan, Kafe Antzokiaren urteurrena […]

Airean dugu 282. POTTO saioa, Bilbo Hiria irratiaren bertso-lubakia. Bertsolari gazteen XXI. Abra sariketa izan dugu gozagarri, ALBEren eskutik. Maider Altuna arrigorriagarra, Josu Txoperena hendaiarra, Julene Iturbe azkoitiarra, Ekain Alegre altsasuarra, Oihan Diaz algortarra eta Unai Anda ametzagarra izan dira kantuan. Seikotea gidatzen, gai-jartzaile lanetan: Naroa Torralba. Puntuazioak eta bestelakoak […]

Gaurkoan, Abusu ikastolan izandako bertso-maratoia eskaini dugu, bigarren eta akabuko atala. Bertan kantuan izan ditugu TAKET bertso-eskolako kideak (Mikel Goiriena, Asier Legarreta, Ibon Larrazabal) + Unai Iturriaga; Gipuzkoako ordezkariak Axier Iriondo, Antton Fernandez eta Ander Aranburu; Arabako bertsolari historikoak: Asier Otamendi, Felipe Zelaieta, Rikardo Gonzalez de Durango eta Serapio Lopez; […]

Bi saiotara ekarriko dugu zapatuan Abusu Ikastolan izan zen bertso-maratoia.Gaurko aurreneko atalean lagun handiak izango ditugu protagonista: Far West taldekoen kantuak (Txema, Ion Barrikak eta Ander Ezeiza) + Dylan Inglis, Eneko Abasolo Abarkas + Xabat Galletebeitia, durangaldeko Igor Galartza eta Ander Sarriugarte, Arrigorriagako ordezkariak Arkaitz Zipitria eta Maider Altuna, on […]

Bilbo Hirian irratian aireratu dugu beste saio bat. Oraingoan lehen-oraina salto eginda, 2021-2022 urteak uztartu ditugu. 2021eko azaroaren 28an, Lemoizen izan zen bertso-jaialdia eskaini dugu, kantuan izan ziren: Sustrai Colina, Perú Vidal, Nerea Elustondo eta Etxahun Lekue; gai-jartzaile lanetan, Jagoba Pereda. “Delorean” auto partikularra hartu eta 2022ko otsailean, Agate delakoaren […]

Deustuara eta Portugaletera joan gara, Delorean auto partikularrean, 2021. urtearen hondarrean, abenduan izan ziren saioak eskaintzera. Deustuan kantuan izan ziren Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia, Maite Berriozabalen aginduetara; eta Portugaleten Sastraka Gaztetxean izan genuen bertso-afariaz gozatzeko aukerarik. Kantuan, Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes izan ziren. Bertsoa eta prosa […]

Azaroaren 30ean, Bilboko Kafe Antzokian, bertsolari handien jarduna izan genuen gozagai. Taulagainean laukotea izan zen: Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio; gai-jartzaile, Erlantz Ibargurengoitia Zenbat Gara kultura elkartearen eskutik heldu zen bertso-jaialdia, Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza pataila handira eramateko proiektua babesteko asmoz. Patxi Bisquert arduratu […]