POTTO: Durangaldea Uztabarritzen aritu gara

Durangaldea Uztabarritzen aritu gara POTTO saioan eta Izurtza + Arrazola herriak bisitatu ditugu.

Apirilak 26, Izurtzan, kantuan izan ziren Oihana Iguaran, Bittor Altube, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Unai Iturriaga… Itxaro Juaristi gai-jartzailearen aginduetara.

Maiatzak 11, Arrazolan, Iruri Altzerreka, Erika Lagoma, Julio Soto eta Ander Elorriaga izan ziren kantuan, Ainhoa Urien gai-jartzailearen musikan.

Durangandeko Bertso Eskolak, urtero lez, aurten ere eskualdea errimaz blaitu du eta IV. bertso zirkuituan bertsolari tropela ekarri: bertokoak eta inportatutakoak.

Biba el verso!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: ROL munduan aritu gara, euskaratik eta euskaraz

ol. Eka 14 , 2024
ROL munduan aritu gara azken balan, euskaratik eta euskaraz. ROLARIAK komunitatean diren harribitxiak astindu ditugu, eta Eneko Azedo eta Garazi Labaka ekarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren KIROL ESKIROL programaren zentralitatera. Besteren artean, “Adur, Euskal Erdi Aro Mitologikoa”n garatutako joko-jolasa eta… ROL jokoak eraikitzeko bidean mugarri izango den “SORMENAREN LIBURUA” izango […]

Honekin lotuak