Soinugela hau duzue ere pasa den hamarkadan Xabier Monasterioren etxea izan zen, aurkezle kide izan genuen eta. Xabierrek ibilbide oparoa du Zenbat Gara elkartean, Gabriel Aresti euskaltegian eta Erroa argitaletxean. Askotan itzultzaile jarduna da eta, besteak beste, Arnold Wesker, Guy de Maupassant, Pio Baroja, Stephen Crane eta R.L. Stephenson-en lanak […]

Flamin’ Groovies taldearen sortzaile Roy Loney iragan abenduan hil zen, ebakuntza baten ondoren. Roy Loney 1969-1971 tarteko gitarra jole, kantari eta burukidea izan zen Cyril Jordanekin batera. Flamin’en taldekide rockeroena eta oso psikodelikoa izan zen San Franciscokoa. 2009an Señor No taldearekin Got Me a Hot One lan bikaina egin zuen […]

Doctor Deseo taldearen Maketoen iraultza izeneko disko berrian bilbotarrek bilbotarrek kaleratutako euskarazko abesti guztiak bildu dituzte. Bilduma honetatik hartu dugu  aste honetako urrezko kantua, 1998an Francis Díezek abestu zuen Xabier Leteren Ni naiz abesti ilunaren bertsio ederra. Jarraian, 24 urte arinago Letek berak grabatutako Ni naiz kantaren jatorrizko grabazioa ere […]

Gaurko kantuek etxea izango dute ardatz. Gizakien bizimodua etxean datza, bertan jaio, hazi, hezi, maite, gorroto eta hil egiten dugu, beraz, harritzekoa ez da milaka kantuk gure etxearn bertan edo etxerako bidean gertatzea. Guk aukera txiki baina ederra egin dugu eta guztietan etxean dugu bure bihotza. Hator hator mutil etxera […]

Gaurko urrezko kantua Stephen Fosterrek 1854an argitaratu zuen Hard Times Come Again No More, aspaldiko klasikoa dugu, une latzetan behartsuek nekez bizirauten dutela kontatzen diguna. Guk gaur entzun dugun bertsioa aurten Bill Frisellek kaleratu duen Harmony bilduman dago. Hau Frisellek Blue Note disko etxerako egin duen lehendabiziko grabazioa da. Bertatik […]

Txuma Murugarren (Errenteria, 1964) Sasoi Ilunak taldeko abeslaria izan zen 90eko hamarkadan, baina 200. urtean bakarkako ibilbide emankor eta sendoa hasi zuen. Geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, jite amerikarreko pop-rock akustikoa, giro ilun eta dekadenteak eta Europako ekialdeko kabareterako eta ijitoen musikarekiko lilura batuz. Hitzen egile gisa ere nabarmendu da […]