SOINUGELA: Phil Spector gogoan

Urtarrilaren 16an, Kaliforniako Stocktongko presondegian, koronabirusak jota hil zen Phil Spector musika ekoizle handia eta hiltzailea, 81 urte zituela. New Yorkeko Bronxen, jatorri ukrainarreko familia judu batean sortua, bere aitak bere buruaz beste egin zuen Philek 10 urte zituela, eta 1953an Kaliforniara joan zen amarekin. Handik 5 urtera, 19 urte bakarrik zituenean, Teddy Bears taldearekin bere lehenengo kantu arrakastatsua grabatu zuen. 60ko hamarkadaren lehenengo bost urteotan, ezinbesteko kantu mordoa grabatu zuen The Crystals, Darlene Love, The Ronettes, Bob B. Soxx and The Blue Jeans eta The Righteous Brothers-ekin. The Rolling Stones eta Ike & Tina Turner-ekin ere egin zuen lan.

1970ean The Beatles-ekin egin zituen estudioko zenbait grabazio. Handik aurrera John Lennon eta George Harrison-en laguntzaile bilakatu zen. Azkenik, Dion, Leonard Cohen eta The Ramones-ekin ere aritu zen. Spectorrek ez zuen oreka mental handirik, suzko armekin arazoak izan zituen eta 2003an atxilotu zuten, bere etxean zegoen neska bat tiro batez hilik agertu ondoren. 2008an 19 urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta barruan hil da,  COVID-19 gaitzak jota.

Berak ekoitzitako zenbait abesti entzun ditugu: To Know Him is to Love Him (Teddy Bears, 1958), He’s a Rebel (The Crystals, 1962), Spanish Harlem (Ben E. King, 1960), Uptown (The Crystals, 1961), Da doo Ron Ron (The Crystals, 1962), Zip-a-Dee-Doo-Dah (Bobby B. Sox, 1962), Be My Baby (The Ronettes, 1963), Baby I Love You (The Ronettes, 1963), I Saw Mamy Kissing Santa Claus (The Ronettes, 1963), Christmas (Baby Please Come Home) (Darlene Love, 1963), You’ve Lost that Lovin’ Feelin’ (The Righteous Brothers, 1964), Unchained Melody (The Righteous Brothers, 1964). River Deep Mountain High (Ike & Tina Turner, 1967), Let it Be (The Beatles, 1969), The Long and Winding Road (The Beatles, 1969), Little by Little (The Rolling Stones, 1964), Awaiting on You All (George Harrison, 1971), Happy Christmas (John Lennon, 1971), Working Class Hero (John Lennon, 1971), Mother (John Lennon, 1972), Imagine (John Lennon, 1973), I Left a Woman Waiting (Leonard Cohen, 1977), Rock’n’Roll Radio (The Ramones, 1980).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Getxobarri Antzokian izandako txapeldunen saioa eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketen historia

og. Urt 28 , 2021
Hankaluze eta errima progresiboaren errepublika librean prest dugu beste saio bat. Izan ere, Bilbo Hiria irratiaren POTTOk ez du etenik! 2020kon hondarretan, Getxobarri Antzokian izandako txapeldunen saioa ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean (Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paya, Arkaitz Estiballes, Xabi Paya, Igor Elortza eta Unai Iturriaga) + Bizkaiko Bertsolari Txapelketen […]

Honekin lotuak