SOINUGELA: Bob Dylan, Kalakan, The Melodians, The Black Keys #PedroEliasIgartua

Ikasturte berri honen lehenengo urrezko kantuaren bila New Orleansera joan gara. 1890eko egunetatik Canal Street-en Tiger Rag entzuten zen aintzinako marching band edo txaranga modukoa. 1961ean Preservation Hall Jazz Band sortu zen. Gaur entzun dugun Tiger Rag doinuaren bertsioa 1976 an grabatu zen. Bide beretik, W.C. Handyren St. Louis Blues ere entzun dugu, Preservation Hall Jazz Band-ek 1981ean grabatua.

Iragan udaberrian Netflixek ekoitzi duen Martin Scorseseren dokumentala estreinatu zen, Bob Dylanen Rolling Thunder Review birari buruzkoa. 1975ean izan zen aparteko kontzertu sorta hura. Kutxa batean 14 CDtako bilduma kaleratu dute halaber. Bertan, bost kontzertu osoak daude eta bira prestatzeko entseguak ere bai. Guk kantu batzuk aukeratu ditugu eta ardatz moduan 1978an Dylan berak egin zuen bira honi buruz Renaldo and Clara pelikularako erabili zirenak: People Get Ready, She Belongs to Me, It Ain’t Me Babe, It Takes a Lot to Laugh, It Takes a Train to Cry, Tangled Up In Blue, A Hard Rain’s a-Gonna Fall, Romance in Durango eta Sara.

Duela hamar urte sortu zen Kalakan taldea Ipar Euskal Herrian, perkusioak eta ahotsak erabiliz euskal herri kantutegia eszenetan agertzeko. Taldean aldaketak egon dira, baina estilo antzekoa mantendu dute. 2015ean 80 kontzertu eman zituzten munduan zehar, Madonna kantariari laguntzen. Egun, Xan Errotabehere, Jamixel Bereau eta Pierre Sangla dira Kalakan taldeko kideak. Haien kantu batzuk entzun ditugu: Kantuz, Txai (Luis Peixotorekin), Andria alargune (Alexander Arkhincheev-ekin) eta Sagarra jo (Alexander Arkhincheev-ekin).

1970ean The Melodians hirukoteak arrakasta handia izan zuen Jamaikan. Leslie Kong-en estudioan grabatu zituzten bi kantu entzun ditugu: Rivers of Babylon eta Sweet Sensation.

Aurten bueltatu da The Black Keys taldea, Let’s Rock izeneko grabazioarekin. Dan Auerbach eta Patrick Carney disko berri honetatik entzun ditugu kantu batzuk: Shine a Little Light, Eagle Birds, Every Little Thing, Go eta Fire Walk With Me.

 

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 103: Saguzarren arrantza teknika (Inazio Garin)

lr. Ira 14 , 2019
Ez da lehen aldia Zientzialari saioan saguzarrez jarduten dugula, baina egia da aurrekoetan animalia berezi hauen ezaugarri orokorrez aritu ginela. Gaurkoan, saguzar espezie batek arrainak harrapatzeko daukan gaitasuna aztertuko dugu UPV/EHUko Inazio Garin irakaslearen eskutik, eta gaitasun hori berezkoa ala ikasia duen jakinago dugu. UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia […]

Honekin lotuak