SOINUGELA: “Hitzen ahairea”, Gotzon Barandiaranekin solasean

Gotzon Barandiaranen Hitzen  ahairea (Susa, 2018) liburuan kantagintzaren inguruko gogoetak irakur ditzakegu. Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak aztertzen dira liburu honetan. Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira geure erreferenteak? Zeri kantatzen diogu euskaldunok? Galdera hauek eta beste asko egin dizkiogu gaur Soinugelan Gotzon Barandiarani eta, era berean, liburuan aipatzen diren hainbeste abesti ere entzun ditugu.

Abestiak: Amaiur Gaztelu Baltza (Lauaxeta – Petti, 2008), Nafarroa (Amuriza – Oskorri + Martin Carthy, 1996), Martin Larralde (J. Sarrionandia – R. Ordorika, 1998), Bagare (Kapanaga – Mendibil eta Xeberri, 1976), Baserriko ate zabalak (Walt Whitman – Txomin Artola, 1978), Himno patriótico (izengabea – J. Tapia, 2010), Bilbaoko kaleak (Aresti – Rafa Rueda, 2013), Oianone (J. Mirande – Zarama, 1985), Lepoan hartu (T. Monzón – RIP, 1987), Euskaldun berriaren balada (J. Sarasua – Oskorri + F. Muguruza, 1996), Minaren funtsa, (J. Maia – Anari, 1997), Kantuaren gauza galdua (J. Sarrionandia – R. Ordorika), Xalbadorren heriotzean (X. Lete – Pier Paul Berzaitz, 2005), Herdoilarena (B. Atxaga – R. Ordorika, 1980), Wo am I (L. Reed – G. Urbizu, 2015)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertso berriak, euskaltegiari jarriak

ol. Abe 14 , 2018
Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren finala aitzakiatzat hartuta, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleek gozatu ederra hartu zuten bi bertsolari klasikoren bisitarekin: Unai Iturriaga eta Iratxe Ibarra. Bilboko Kafe Antzokian bildu ginen lagunek ordu eta erdiko jardunean entzun genituen bertsolarien esanak eta kantak. Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzapean, aurrena prosan izan ziren kontu-kontari (ibilbidea, bizipenak, aurrera […]

Honekin lotuak