Gaurko saioan maitasun erromantikoaz jardun dugu, mitoak hausten. Maitasun erromantikoa aztertzeko orduan, hainbat mito dira deseraiki beharrekoak. Horiek deseraiki ditugu gaurko saioan.  Alde batetik, bestearenganako sakrifizioaren ideia, gauza asko albo batera uztera behartzen duena. Bestetik,  maitasuna betierekoa delako ustea eta maitasuna bizitzan behin baino ez dela sentitzen pentsatzea. Guzti honetaz […]

Gaurko saioan emakume ijitoei ahotsa eman diegu. Saioa abiatzeko inspirazioa atalean “Feminismoa denon kontua da, politika pasio” Bell Hoopsen liburua izan dugu hizpide. Elkarrizketaren atalean Silvia Agüero Fernandez aktibistarekin egindakoa elkarrizketa ekarri dugu. Errioxan bizi da orain, Logroñon, eta bertan lan handia egiten ari da ijitoen kontrako mugimenduei aurre egiteko. […]

Gaurko saio feministan gabon kontuei begiratu diegu. Inspirazioa atalean Gasteizko Talka espazioa izan dugu. Sisteman ataka sortu nahian, bizitzak erdigunean jarriko dituen proiektuaren baitan beste espazio bat okupatu dute Gasteizko emakume, trans eta bollerek. Urtebete igaro da Alava-Velasco jauregia okupatu zutenetik, eta otsailean desalojatuak izan ondoren, Korreria kaleko 33. zenbakia […]

Gaurko saioan Durangoko azokatik egindako ibilbidea ekarri dugu. Saioa abiatzeko Durangon aurkeztutako liburu berrien artean hiru aukeratu eta saiora ekarri ditugu, Aitaren Etxea Karmele Jaio, Ez da erditzea Jone Gorostarzu eta Gerra garaiko Ametsak Ngugi wa Thiong`o. Landako gunetik ibilbidea egin eta Katakrak, Bilgune Feminista, Txakur Gorri eta Inor ez […]

Gaurko saioan azaroaren 25era begira jarri gara. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna mundu osoan emakumezkoek jasaten duten bortizkeria salatzeko eta berau desagerrarazteko neurriak eskatzeko abagunea izaten da. Saioan gaiari heldu eta indarkeria ezberdinak identifikatu ditugu. Bestetik lankideen testigantzak jaso ditugu, izan ere emakume guztiak inoiz indarkeria edo zapalkuntza egoeraren bat bizi […]

Azaroko lehenengo asteburuan ospatu ziren Durangon Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak ‘Salda badago’ izan dute goiburua. Trabeskaleko laguna bertan izan gara eta gaurko saioan mahai-inguru zentralak, giroa eta bertan emandako galdera eta hausnarketak ekarri ditugu saiora. Ia 3.000 emakume, tans eta bollera batu ginen Durangon, denak helburu berei lotuak: hausnartu, […]

Oporren ostean buelta da Trabes kalea Bilbo Hiria Irratian. Gaurkoan zientzia fikzioa eta feminismoa izan dugu hizpide horretarako Laura Lazkano gonbidatu dugu saioara, Ansible Fest jaialdiko antolatazilea. Iaz egin zen lehen aldiz, arrakasta handiz nonbait, eta aurten berriro egingo da AnsibleFest. Hain zuzen ere, Ansible izena bera Ursula K. Le […]

Tarbeskalea saioaren hirugarren alean inspirazioa iturri Mafalda izan da. Fanzine hitzaren jatorria ingelesezko fan eta magazine hitzen elkarketatik dator. Itzulpen literalena “jarraitzaileentzako aldizkaria” litzateke. Fanzineak, izenak berak azaltzen duenez, gai baten bueltan bildutako jarraitzaileei zuzendutako argitalpenak dira. Gehienetan jarraitzaileek eurek egina ere. Gai hauek ia-ia genero bihurtu dira honezkero. Zuk […]