Jai aurreko azken saiorako gizarteak alkoholarekin duen harremana aztertu dugu. Aisialdirako tartea hartzen dugunean oso ohikoa da taberna bueltan geratzea lagunekin, izan ere, alkohola edatea oso barneratua dugu gure kulturan. Hain dago errotua ezen zaila egiten zaigula alkoholik gabeko jai edo ospakizunik imajinatzea. Oso gaztetatik hasten gara edari alkoholdunak edaten. […]
Trabeskalea
TrabesKalea irrati saio feminista dugu Bilbo Hiria irratiko uhinetan. Euskaraz feminismoaren inguruan jarduteko. Interesatzen zaizkigun gaien ingurua pentsatzeko, hausnartzeko, ezagutzeko edo kritikak egiteko. Kale irekia izan nahi du, gogoetarako plaza, parte hartzeko eta proposatzeko
Ikasturte honetako saio guztiek komunean gai bat izan dute, familia barruko bortizkeria. Lehenengo saioan ballroom Kultura izan genuen hizpide, LGTBI+ kolektiboak etxean jasaten duen bortizkeriaz haritu genien, nola beste komunitate batzuk bilatzera behartuta izan dira. Emakume hiltzaileen kasuan ere familia barruan izandako tratu txarrak ere agerian geratu ziren. Adibideak dira […]
Gaurko saioan arimen gaua pasa berritan beldurra eragiten duten emakumeen inguruan aritu gara. Gizonezkoek kontatu dute emakume gaiztoa izateko modua edo nolakoa den emakume gaizto izatea, zein ezaugarri diren zigortzeko modukoak. Mundu errealean jendea hil zuten emakumeak izan dira saioko protagonista. Horiek ere gure genealogiatik ezabatuak izan dira, izan ere […]
Gaurko euskal gizartean matriarkatua dekostruitu egin dugu. Euskal Herriaren matriarkatuaren ustea tinko errotuta dago oraindik, hainbat arlotatik biziki zalantzan jarri bada ere.Gaurko saioan aspektu ezberdinetatik aztertu dugu. Idealizatu al da emakumeek euskal gizartean izan duten boterea? https://bilbohiria.com/docs2/2021/trabeskalea/210205_Tabeskalea_matriarkatua.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Aniztasun funtzionalaz jardun dugu, horretarako Itziar Olabarria eta Maitane Solaguren izan ditugu bide lagun. 2018 urteko datuen arabera Espainiar estatuan biztanleriaren %10ek dauka aniztasun funtzional bat., baina ia ez du errepresentazio publikorik, neurriak hartzerako orduan ez da kontuan hartzen. Baztertutako kolektiboa da, gizartean gorputzaren inguruen egiten den irakurketarekin […]
Amorrua, haserrea, bakardadea, tristura, etsipena , asperdura edo antsietatea bizi dugun egoerak askori ekarri dizkionak izan digu mintzagai. Antsietatea izan dugu gaurko gaia. Alarma egoera eta konfinamendu neurriak arrastoa uzten ari dira herritar askoren buruko osasunean, eta, horiek arintzeko asmoz, zerbitzu asko jartzen ari dira martxan Euskal Herrian. Guzti horiek […]
Buelta gara trabeskalera. Denboraldi berria abiatzen dugu beldur eta izu garaietan. Gaurko gaia beldurra da, izpirituarekin eta bestaldeko beldurrez mintzatu gara. Gau beltza edo arima beltza ospatu berri den honetan emakumeak ospakizun horretan jokatuta papera aztertu dugu Aitziber Onandiarekin. Ze rol betetzen zuten emakumeek gau beltzan? . Literatur gomendioak Josune […]
Gaurko saioan hilekoaz arituko gara. Inspiraziorako Nerea Ibartzabalen bertso bat ekarri dugu, eta Monólogos de la vagina liburutik hartutako testigantzak, hilekoa bizitzeko zenbait ahots. Gero, duela gutxira arte hilekoarekin lotutako mitoak azaldu ditugu, eta hilekoa ulertu eta bizitzeko beste aukera batzuk izan ditugu hizpide, tartean isurketa librea. Hilekoaren bukaeraz ere […]
Ikasturteko azken saioa izan dugu gaurkoa. Marta eta Hodei izan dira gaurko protagonistak, saio feminista abiatu zutenetik laburpena ekarri digute, elkar elkarrizketa egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2020/trabeskalea/200716_Trabeskalea.mp3 Deskargatu hemen.
Azken boladan dezente zabaldu den kontzeptua da polimaitasuna. Horren gainean jardun dugu saioan, Gure gizartean bikote-harremanak dira nagusi, beste harreman mota sexu afektiboak batzuen inguruan jardun dugu. Wikipediaren arabera une berean hainbat pertsonekin sexu harreman iraunkorrak izatean datza, beti ere parte hartzen dute guztien onarpenarekin. Gaian sakontzeaz gain, zineman aurkitu […]
