TRABESKALEA : Maitasun erromantikoa deseraikitzen

Gaurko saioan maitasun erromantikoaz jardun dugu, mitoak hausten. Maitasun erromantikoa aztertzeko orduan, hainbat mito dira deseraiki beharrekoak. Horiek deseraiki ditugu gaurko saioan.  Alde batetik, bestearenganako sakrifizioaren ideia, gauza asko albo batera uztera behartzen duena. Bestetik,  maitasuna betierekoa delako ustea eta maitasuna bizitzan behin baino ez dela sentitzen pentsatzea. Guzti honetaz berba egiteko Mari Kuz Estebanen hitza jaso ditugu. Gomendioen atalean Josune Muñoz batu zaigu saiora eta Itxaro Bordaren azken eleberriaz mintzatu zaigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #92: Gyoza, Mourn, Pink Mexico, Fu Manchu, Inoren ero ni, L.A. Witch, Black Midi

az. Ots 26 , 2020
Gaurko saioaren hasieran Gyoza talde katalana ekarriko dugu. 2014an sortutako talde hau Mourn edo Coherence bezalako bandetatik datozen musikariek osatzen dute. Orain euren azken diskoaren (Early Bird) aurrerapena eskaintzen digute: In My Room. Hurrengo bisitaria, Mourn taldea izango da. Bartzelonan sortutako beste banda interesgarri bat da, hiru neskek eta mutil […]

Honekin lotuak