Euri, inetazi eta trumonada egun hauetan soinuz betetzen zaigu etxea: haizea uhurika zirrikituetatik, uraren tapa-tapa kristaletan… badirudi gauzek berba egin nahi digutela. Gaurko ipuinean ere garrantzi handia dute soinuek, zehatzago esanda, hotel bateko karraju batean entzuten diren oin hots harrigarriek. Zein lotura ote dute pauso estrainook Vernon Hotelean “Benetako Hamabi […]
Xerezaderen artxiboa
Gure literatur podcastean Xerezadek belarrira esango dizkizu nahi dituzun kontu guztiak: ipuinak, kontakizun laburrak eta luzeak, bai eta fikziozkoak ez diren testuak ere. Mundu osoko idazleen lanei ahotsa ipiniko die euskaraz, eta edonon eta edonoiz entzuteko moduan jarriko dizkizu. Literaturaz gozatzeko aukera. Itxi begiak eta entzun…
Jasone LARRINAGAk eta Ana I. MORALESek Bilbo Hiria Irratiko estudioan, eta xerezade.org blogean.
Gure saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) entzun daiteke ostiralero 20:00etan
Afari, bazkari eta zintzur bustitze etengabeen sasoi honetan, guk ere gure xanpain kopatxoa jaso gura izan dugu gure entzule guztiekin soltizioa edo urte zaharra edo berria edo dena delakoa ospatzeko, irribarre batez ospatu ere. Sozializazio destroyerreko egun hauetan sarri gertatzen zaigu jende berria ezagutu beharra, baita guk geuk bitartekari lana […]
Gaur Xerezaderen Artxiboan atal berezi bat daukagu, gure ohituraz bestela haur ipuinak dakartzagu eta. Gure lagun Elaia Larrinagari eta Martin Roqueri eskaintzen dizkiegu, baina entzule helduok ere zuen etxeko edo inguruko txikiekin batera entzun ditzakezue disimulorako, eta disimulurako diogu, ze ondo baino hobeto dakigu zuen barruan oraindik ere bizi dela […]
Gatazka konpon dezakeen bakarra maitasuna da… Maitasuna? Zer da? Inon den analgesikorik naturalena Maitasuna. Burroughsen egunerokotik (97/07/30) Xerezaderen Artxiboan William S. Burroughsen «Apaiza, halaxe deitzen zioten». Itzultzailea: Danele Sarriugarte Ahotsa: Edu Lartzanguren https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/xerezade/141112xerezadeapaizaburroughs.mp3 Deskargatu hemen
Louisianara hurbildu gara berriz ere gure lagun Kate Chopin-i bisita egitera. Asti gutxirekin genbiltzala eta, apur bat lotsaturik galdetu genion ea kontatuko zigun ipuin laburren bat, ondo genekien-eta tamainak ez diola arduratzen, eta Chopin andreak ederto aseko zituela gure premia grinatsuak. Eta halaxe izan. «Denbora laburrean mundu bete gauza gerta […]
Xerezaderen Artxiboan, William Fryer Harvey-ren “Abuztuko beroa”. …Gaur izan da, uste dut, nire bizitzako egunik harrigarriena, eta gertaerak oraindik ere buuran bizi ditudala, paperean jarri nahi ditut ahalik eta argien. Hasteko eta bat, esan dezadan nire izena dela James Clarence Withencroft… Itz.: Ana I. Morales MUSIKA (kanta, artista, albuma): 1.- […]
Bueltan gaude oporren ostean. Bidaian joateko aprobetxatu ohi dira bakantzak, eta guk ere halaxe egin dugu: Iolanda Zuñigaren eskutik, Post-it bizitzak liburuko lau toki deseroso bisitatu ditugu. Izan ere, liburuaren hitzaurrean Idurre Eskisabelek dioenez, Arrazoi dute gizon jakintsuek diotenean bidaiatzeak buru-bihotzak zabaltzen dituela (…). Ez nabil, ordea, New Yorkera bidaiatzeaz […]
Gaur Amerikako Estatu Batuetako estepa aldera jo dugu, Nebraskara zehazki, Willa Cather andreari bisita egiteko. Han, bertako klima bezain latzak diruditen Tavener senar-emazteak ezagutu ditugu: Umeak hazten hasi zirenetik, senarrarekin izaten zituen elkarrizketak ekonomiaren eta gastuen arloetako gaietara mugatzen ziren ia. Euren harremana negozioetako harreman bihurtu zen, ugazaba eta maizterraren […]
Atal honetan Xerezadek trena hartu eta Eider Rodríguezengana joan da bisitan, jakin duelako hark belarri fina daukala gauzen arteko krak hori entzuteko, eta are esku finagoa besteoi ere entzuten laguntzeko. «Hazia» ipuina kontatu digu, leihoan erretzen dagoen emakume erditu eta erdibitu baten istorioa. Ausartuko zara krak hori entzutera? MUSIKA (kanta, […]
Gaurkoan Xerezade Brasilera joan da, Afonso Henriques de Lima Barreto jaunaren ahotik Tubiacanga hirian gertatutako jazoera harrigarrien berri entzuteko. Hiri loti eta lasaia zen Tubiacanga… Zein haize zorok jo zituen, baina, hango herritar normalean patxadosoak, gero jokatu zuten moduan jokatzeko? Auzo berri bat etorria zen hirira, bai, eta kimikaria izateak […]