Gaur Xerezade erromantiko jarri da, eta nor hobea amodioaz eta desamodioaz berba egiteko, gure bertsolari eta poetarik goxoena, sentikorrena baino? Bizitzak gogor hartu zuen Bilintx, baina berak irribarrez eta burla ttantta batez egin zion aurre, eta are gehiago: transgresore galanta izan zen, barrenak izan baitzituen bere kaleko hizkeran euskaldunen aurrera […]

Malcolm X aktibistak 1965ean, hil baino urtebe lehenago, emandako hitzaldia. Garai hartan, Senatuan Eskubide Zibilen Legea ari ziren eztabaidatzen eta, lege hori onartuz gero, beltz guztiek botoa emateko eskubidea lortuko lukete. Malcolm Xek boterean dauden demokraten joko bikoitza salatzen du eta beltzen batasunerako deia egiten du. Hitzaldiaren lehen zatia. DESKARGATU […]

Iu-tsun espia, alemanentzako lanean. Haren atzetik, agente britainiar bat: Richard Madden. Iu-tsunek misio bat bete behar du Maddenek bera harrapatu baino lehen. Horretarako, Iu-tsunek Stephen Albert izeneko gizona aurkitu behar du lehenbailehen. Halabeharraren joko batez, bide horretan Iu-tsunek topo egingo du bere birraitonak utzitako misterioarekin… SAIOA DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN.