Labetik atera berri hemen dugu Xerezaderen artxiboko atal berria. Uda luze baten ostean gogoz bueltan gara. Gaurkoan Madrid-Roma 2646 hegaldia entzuteko aukera izango dugu, egilea Iban Zaldua. Inon ez, inoiz ez ipuin bilduman jasotako ipuina dugu. …eta hegazkinera zeraman tunelean sartu nintzen: jadanik ez zegoen atzerakorik. https://bilbohiria.com/docs2/2016/xerezade/161103_Madrid_Roma2646Hegaldia.mp3 Deskargatu hemen.

Urte berriaren hasierakin, Xerezade Hector Hugh “Saki”rengana joan da hitz aspertu bat egitera. Bere lagun Clovis Sangrailekin aurkitu du tetxo bat hartzen portzelanazko kikaretan. “Aizue, zer moduz Gabonak?” galdetu die Xerezadek xalo-xalo. “Hara”, esan dio Clovisek, kikara platertxoan delikadeziaz utzi eta gero: “Gabon Gauean New Yorken jatetxe batean afaltzen bazaude, […]

Batzuetan, espero ez genituen eginkizunak gure gain hartzea tokatzen zaigu; ezohiko zirkunstantziek ezohiko jokabidea eskatzen omen dute. Baina, zer da ezohikoa? Gaur, Xerezaderen Artxiboan Philip K. Dick eta “Elfoen erregea”. Itzultzailea: Aritz Gorrotxategi. Sarrera eta ahotsa: Ana Morales. Edizioa: Jasone Larrinaga. Doinu guztiak freesound. org webgunetik hartukoak, amaierako abestia izan […]

Gaur Xerezade antzinako Txina urrunera joan da Joseba Sarrionandiaren eskutik, “Enperadore eroa”ren istorioa entzutera. Bi indar aurrez aurre: enperadorea eta artista, boterea eta sormena, agintea eta askatasuna. Eta Su Tao, ehulea eta gidaria. MUSIKA (kanta, artista) 1.- “Chinese Road”, Olga Scotland 2.- “Chinese Market” (gong soinua), Square Meters 3.- “Oriental”, […]

Euri, inetazi eta trumonada egun hauetan soinuz betetzen zaigu etxea: haizea uhurika zirrikituetatik, uraren tapa-tapa kristaletan… badirudi gauzek berba egin nahi digutela. Gaurko ipuinean ere garrantzi handia dute soinuek, zehatzago esanda, hotel bateko karraju batean entzuten diren oin hots harrigarriek. Zein lotura ote dute pauso estrainook Vernon Hotelean “Benetako Hamabi […]

Gatazka konpon dezakeen bakarra maitasuna da… Maitasuna? Zer da? Inon den analgesikorik naturalena Maitasuna. Burroughsen egunerokotik (97/07/30) Xerezaderen Artxiboan William S. Burroughsen «Apaiza, halaxe deitzen zioten». Itzultzailea: Danele Sarriugarte Ahotsa: Edu Lartzanguren https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/xerezade/141112xerezadeapaizaburroughs.mp3 Deskargatu hemen