IBAIZABAL: Kalealdiak Bilboko kaleak agertoki bilakatuko ditu ekainaren 26tik uztailaren 1era

Bilboko Kalealdiaren XVIII. edizioa ekainaren 26tik uztailaren 1era ospatuko da.  58 emanaldi izango dira Bilbon, kaleko antzerkirik interesgarriena etorriko da Bilbora, eta bertan, zirkua, musika, txotxongiloak eta objektuen antzerkia nahasten dituen eta irudimenez beteta dagoen sorkuntza lan asko ikusteko parada egongo da, Euskal konpainia askok hartuko dute parte: Deabru Beltzak, Dikothomia, Eva Guerrero, Hortzmuga, Organik eta Shakti Olaizola. Jaialdiak goizeko zenbait ikuskizun programatu ditu aurten ere, Areatzan, Arriaga antzokiaren alboan eta Casilda Iturrizar parkean, antzerkia, zirkua, clowna eta musika uztartzen dituzten Cie H.M.G, Les Frelots eta Shakti Olaizolarekin. Ikuskizun horiek familia osorako daude pentsatuta, ikasleak dagoeneko oporretan dauden egunetan. Pedro Ormazabal Kalealdiko arduradunak eman dizkigu jaialdiaren zehetasunak. Ohikoa denez, Kalealdiaren barruan programatu diren ikuskizun guztiak doakoak izango dira, Casilda Iturrizar parkeko karpa barruan egingo diren emanaldiak izan ezik. Ikuskizun horiek 3 euroko prezio sinbolikoa izango dute, leku kopuruaren kontrola egin ahal izateko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Pobrezia latzean bizi diren familiak gehitu egin dira Bizkaiko Caritasen txostenaren arabera

al. Eka 19 , 2017
Caritas Bizkaiak 2016 urteko txostenaren ondorioak kaleratu ditu, gizartearen erradiografia direnak. Datuen arabera, egoerak hobera egin duen arren, pobrezia egoera latzenetan bizi diren familiak gehitu egin dira azken urte hauetan eta gizarte garapenerako ikuspegi berriak eta ekonomia solidarioaren aldeko apustuak beharrezkotzat jo du. Idoia Pérez de Mendiolak Oinarrizko Gizarte-Ekintzako arduradunak xehetasunak […]

Honekin lotuak