HIZPIDEA: Derion egingo du Via Campesinak bere VII konferentzia Uztailean

Mundu mailan ematen den mugimendua da Via Campesiana eta Uztailean 7 konferentzia burutuko dute Euskal Herrian.  1993az geroztik La Via Campesinak 6 Konferentzia ospatu ditu: Mexico ,India , Brasil , Mozambike eta Indonesia .Konferentzia hauetan hurrengo lau urteetarako lan ildoak finkatzen dira. Unai Aranguren izan da gurean Euskal Herriko Via Campesinako kidea. Hiru urte pasatu dira Yakartan burutu zen konferentziatik eta uztailean zazpigarren konferentzia iritziko da Euskal herrira. Mundu osotik etorritako baserritarrak parte hartuko dute konferentzian. Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduaren erdigune bilakatuko da uda honetan Euskal Herria. Mundu osoko 170 nekazari elkarteetako 500 ordezkari etorriko dira, baserritarrek beren lana egiteko duten eskubidea eta herritarrek elikagai osasuntsuak jasotzeko dutena aldarrikatzeko. Mundua aldatu beharra dagoela uste du erakundeak “Via Campesinak ez du nahi elikagaien ekoizpena gerra jokalekuetan garatzerik. Ez du nahi aberatsen eta pobreen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa den gizarterik”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Lanaren ekonomia langileen ikuspegitik jorratutako ekonomiaz jardun dute Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain

og. Eka 29 , 2017
Gaurkoan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialarien azken tartea izan da, ikasturte osoan zehar lanaren ekonomia izan dute hizpide. 30 saio egin dituzte. Lana ardatz izan dute. Lanaren ekonomia langileen ikuspegitik jorratutako ekonomia da. Ikuspegi kritikoa izan dute, langileen onurarako beste eredu ekonomikorako bidean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170629_hiz_JonBernat_Endika.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak