Laugarren linearen zain protesta egingo du larunbatean “Metro linea 4” plataformak

Larunbatean metroko laugarren lineak egin beharko lukeen ibilbidea irudikatuko du haren aldeko Metro linea 4 plataformak. Errekaldetik abiatuta giza katea egingo dute Zabalburu plazara. Metro Linea 4 osatzen duten auzo elkarte eta kolektiboek metroaren 4. linea “atzerapenik gabe” egiten hasteko galdegin dute. Bilboko hegoaldeko guneko auzokideak “historikoki alboratuta” daudela salatu dute, eta bertan 75.000 biztanle baino gehiago bizi direla gogoratu dute. Besteak beste, Errekalde, Uretamendi, Betolaza, Peñascal, San Adrian, Irala, Zabala, Miribilla eta Zabalburu auzoak daude inguru horretan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Cancer Moon taldea gogoan, Alvaro Fierrok aurkeztu digun "Atrapados por la serpiente" dokumentalean

og. Aza 16 , 2017
Zinebin bertoko begiradak sailean Atrapados por la serpiente dokumentala proiektatuko da. Cancer Moon taldearen inguruko lana dugu. Alvaro Fierrok eta Ibon Ibarluzeak zuzendu duten filmak Cancer Moon Bilboko rock taldearen ibilbide pertsonalean eta taldekoan sakontzen du. 80ko eta 90ko hamarkadetan aitzindaria izan zen taldearen beste begira ekarri dute. Josetxo Anitua […]

Honekin lotuak