SOINUGELA: Alison Krauss eta Robert Plant

Alison Krauss Robert Plant  Indarrez eta ohiko musika onaz ekin dio urte berriari Pedro Elias Igartua musika adituak gure irratian gidatzen duen Soinugela saioari. Ravi Shankar ezagunaren alaba den Anouska Shankar zitar jolearen disko ingteresgarriarekin hasi gara. Gainera, senideak partaide diren bi kantak aukeratu ditugu: batean aitarekin egiten duen pieza eta bestean ahizpa duen Norah Jonesekin egindakoa. Ondoren, Rufus Wainwrightek duela bi urte egindakoa diskoa heldu da gero. Rufusek disko bitxi batean Julie Garlandek 1961ean eskaini zuen kontzertuaren bertsio ederra egin du kantu berberekin eta ordena berberean. Folk doinuak nagusitu dira gero, Alasdaar Fraser biolinjoleak eta Natalie Haas biolontxelojoleak batera grabatgu duten In the moment izeneko diskoaren bidez. Saioaren zatirik handiena, hala ere, Alison Kraussi eta Robert Planti dedikatu die Pedrok; luze jardun dugu elkarrekin egin duten Raising Sand lana entzuten, 2007ko laniki onenetako bat, Pedroren iritzian. Azken atalean, Euskal Herrira etorri eta Ken Zazpi, Surfin Kaos eta Pettiren azken emaitzak entzuteko parada izan dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Petrolioari buruz

al. Urt 14 , 2008
  Gaurkoan, bi berri aztertu ditu Luis Guridik petrolioaren inguruan. Alde batetik, LPPEk (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Elkartea) petrolio gehiago ez duela ekoiztuko jakinarazi berri du. Elkarte horren ustez petrolio gehiago ekoizteak ez luke prezioa murriztuko. AEBetan upela 100 dolarren bueltan dagoenean (97 Europan), azken hilabeteetan izandako garestitze arrazoiak gatazka batzuetan […]

Honekin lotuak