IBAIZABAL: Burtsen beherakada

Burtsa   Astelehena gogorra izan bazen, astearte eta asteazkenean gauzak ez ziren aldatu: AEBetako krisiak bultzatuta Asiako eta Europako burtsek puntu asko galdu zituzten egun horietan. Luis Guridiren ustez krisia maileguetan eta finantzan ematen ari da, urte batzuetan asko irabazi ondoren, ekonomia errealak eman duena baino askoz gehiago. Bestetik, krisia erreala eta globala da, eta ez du ematen Bushek adierazitako neurriek salbatuko dutenik. Krisi guztietan bezala, honetan ere kaltetuak zein onuradunak badira: momentuz ez du larriki jo gurean, baina datozen hilabetetan, krisia nondik nora doan ikusi ondoren, eragin larriak izan ditzake gure ekonomian.Elkarrizketa hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

OHOZPELAK BALEITU IV. Neurria saila III.

og. Urt 31 , 2008
Hotsa: https://www.soinumapa.net/ohozpelak/ohozpelak4.mp3 Hitza: Entzuten dugun musikaren ehuneko handi bat “loop”ak dira. Batera doazen ziklo labur errepikakorrak, matematikoak ia. Eta batera joango ez balira, edo batera joateko aukera asko balira?

Honekin lotuak