Goizeko zortzietan abiatu da Txomin Agirreren Kresala liburuaren irakurraldia. Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituaren hamaikagarren edizioak, bizkaieraren garrantzia azpimarratu, eta Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak ospatu nahi ditu, Txomin Agirreren “Kresala” obrarekin. Egun osoan zehar etenaldirik gabe 400 lagunek irakurriko dute nobela ozen, Arriaga Antzokian. Kresala “Euskal-Erria” aldizkarian zatika argitaratu zen lehen aldiz 1901 eta 1904 urteen artean. Bizkaieraz idatzia dago eta itsasbazterreko herrien bizimodua eta herritarren pentsamendu eta ohiturak biltzen ditu, arrantzaleen bizimodua eredugarritzat aurkeztuz. Idealismoaz baliaturik eta maitasun istorio bat tartekaturik, Txomin Agirrek zehaztasun eta bizitasun handiz erakusten digu nola bizi ziren gure arrantzaleak XX. mendearen hasieran. Irakurraldiaren hasiera Kirmen Uriberekin berba egin dugu eta esku artean kresalaren bigarren edizioa zuela ekin dio irakurketari.
Deskargatu hemen.