Irratia.com #113: josetxo Anitua gogoan, Ruper Ordorika eta Kerobiarekin musikaz

anitua.jpgCancer Moon taldearen musika entzunez hasi dugu saio berezi hau. Josetxo Anitua musikaria, antzokiko disko jartzailea agurtzeko baliatu dugu. Ruper Ordorika mugalari lanetan kausitu dugu gero Zugarramurdin, eta luzaz aritu gara 10:30etan diskoaz, musikaz, Interneti buruz… eta saioa amaitu aurretik, Irunean Kerobiako lagunak. Disko berri bat plazaratu behar dute aurki, webgune berritua, kantuak libreki zabalduko dituzte, SGAE lagata. Eduki interesgarriak egungo musikagintzaz, duda barik.
Albisteak 2.0 ostean, Atom Rhumba eta Josetxo Anituaren kantua entzun dugu, Noizpop disketxeko webgunetik zuzenean.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom080423.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Mikel Lizarralde

og. Api 24 , 2008
Azken 30 bat urtean Bilbon bizi den azpeitirarra. Duela urte pare bat aurre-jubilatua, denbora zertan eman falta ez duen horietakoa. Besteak beste, Asapala elkartean irakurlearen txokoa antolatzen, hizkuntzak ikasten, yogan, eta antzerkian. Bere esanetan, lan urteetan albora utzi beharrekoetan, denbora berreskuratzen. Azpeitiko kontuez, San Sebastian bezperakoez, bertako euskararen indarraz jardun […]

Honekin lotuak