Gabirel Ezkurdia Nafarroako Bizkaitarrak elkarteko kideak bizkaitarrok nafartarrak garela kontatu digu gaur. Are gehiago, zentzu edo irakurketa hirtorizistatik urrun, gaur ere Gabirelen ustez, argi dago jende askorentzat Nafarroa euskaldunen estatua izan dela. Historiari gaurkotasuna emateko asmoz eta historia bera ez ahazteko, azken asteotan 3 ekimen burutu ditu elkarte honek: Berangoko Euskal Herriko Erdi Aroko Azoka, Iñaki Sagredok gaiari buruz Bilbon emandako hitzaldia eta hilaren 25koa: larunbat horretan, Bilboko Areatzatik eta Basauritik Malmasinera joango dira, gogoratzeko bizkaitarrak Nafarroaren alde borrokatu zirela mendi horretan.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081023gabriel.mp3