Duela 8 urte, azaroaren 1ean, Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabalak euskaraz egindako lehen irratsaio digitala burutu zuten, Bilboko Tas-Tas irratian (eta orduan ez zegoen ordenagailurik irrati horretan). Ordutik hona, Patxiren ustez, euskararen egoera asko aldatu da sarean, baina oraindik, batez ere handiak, “makaltxo gabiltza eta asko dago egiteko” (gogoratu 2010eko apirilaren 3an itzalaldi analogikoa izango dela). “Bide gorritik” Ibaizabal magazinearen atalean Patxik esan digunez, epe ertainera gainditu nahi duten erronka nagusia entzuleekiko harremanak sakontzea da. Aste honetan, zortzigarren urteurrena ospatzeko, sorpresatxo pare bat izango dute Bilbo Hirian asteazkenero egiten duten irratsaioan.
Elkarrizketa hauideskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081027patxi.mp3