Barkamena eskatu behar diegu gure entzuleei, aste honetako Artekaleko kriseilua bertan behera utzi beharra izan dugulako ezinbestean. Asteartero legez, zuzenean emititu du saioa Bilbo Hiria irratiak, baina, zoritxarrez, gure instalazioetan konponketa bat egiterakoan argindarrean izan den etendura dela eta, ezinezkoa gertatu zaigu irratsaioa podcast eran jartzea. Benetan sentitu dugu, saio bikaina prestatu duelako Ismael Manterolak. Barka ezazue hutsegitea eta ez ahaztu datorren astean, teknika lagun, berriz entzun ahal izango duzuela arte plastikoei buruzko irratsaio hau.
Next Post
IRRATIA.COM: 43. saioa, Kontrainformatu.info topaketak Kukutzan
ar. Mar 14 , 2006
Asteburuan Komunikabide alternatiboen Gazte topaketak izango dira Kukutza gaztetxean. Horregatik Jon Telleria Gaztesareako kidea gonbidatu dugu gure saiora. Eta topaketako gaiak eta eztabaidarako puntuak agertu dizkigu Jonek. Hiru egunetan zehar Euskal Herri osoko gazteak eta komunikazio proiektuek bat egingo dute Errekaldeko Kukutza gaztetxean. Deskargatzeko Irratia.com-en azken saioa klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom060314.mp3
Honekin lotuak
-
2006/02/21
Artekaleko Kriseilua
