IBAIZABAL: Berton aldizkaria (urrikoa)

Urriari dagokion 114. zenbakia komentatu du Zihara Aranbarri, Mahatserriko Berton aldizkariaren zuzendariak. Azalean Aiora Sedano agertzen da, Kukubiltxo antzerki taldearen aktoreari  elkarrizketa luzea egin diotelako. Boluetako Iyengar yoga eskola, Txurdinagako Juan Escudero eskultorea eta Automodelismo zirkuitu berria, Santutxuko Hockey taldea eta Cherry Boppers taldea, Begoñako erromeria eta ohiko atal batzuk (Begoña eta euskerea edo Inkesta) aipatu ditu Ziharak gaurkoan. Bukatzeko bi aipamengehiago: alde batetik Bilboko Haur Eskoletako Jantokietan arazoak direla udalarekin eta bestetik, urrian egin behar zuten Irakurlearen txokoa azaroan izango dela esan digu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Bilboko garraio publikoari buruzko Liburu Zuria

og. Aza 13 , 2008
LAB sindikatuko Raul Mendez, aipatu liburuaren egileetako bat izan dugu gaurko Solasaldian. Duela ia urte bete, Bilboko Auzo Elkarteen Koordinakundeak, CCOO, LAB eta UGT sindikatuekin, Ekologistak Martxanekin eta teknikari batzuekin Bilboko (eta inguruko) garraio publikoari buruzko Liburu Zuria gauzatzeari ekin zioten eta pasa den astean aurkeztu zuten Burtsa auzoetxean. Lau […]

Honekin lotuak