Okela artistek sortutako eta kudeatutako espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz, arte esparru hurbileko hutsuneak identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz. Gaurko saioan espazioak izandako bilakaera ezagutu dugu Shatsaren eskutik. Gainera Ostegunean ireki behar duten erakusketaren xehetasunak eman dizkigu. Artisten Meeting Pointaren XIV.edizioa ospatuko dute irailaren 28tik urriaren 12ra bitartean. Irekieran Garik, Iñigo Astiz eta Oier Aldekoak osaturiko Ez Dira Ondo Moldatzen ikuskizuna eskainiko dute eta urriaren 12an, erakusketaren itxierarekin batera Claudia Lorenzo, Damaris Pan eta Elena Aitzkoa artisten berbaldiak izango ditugu arratsaldeko 19.30etan.
Deskargatu hemen.